(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteek etxebizitza alokatzeko 210 euroko laguntza urtarrilaren 21etik aurrera eskatu ahal izanen dute Nafarroan osteguna, 2008.eko urtarrilak 17

José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak emantzipatzeko oinarrizko errenta delakoaren izapideak egiteko sistema aurkeztu du gaur; hau da, Nafarroako gazteek etxebizitza alokatzeko 210 euroko laguntza eskatzeko sistema. Eskaerak datorren astelehenetik aurrera egin ahal izanen dituzte, urtarrilaren 21etik aurrera, Iruñeko Iñigo Arista kaleko 21.ean dauden bi bulegoetan (behe solairuko atzealdean), eta Tuterako José Antonio Fernández kaleko 41.eko Codés Eraikinean.


Alokairu gaztea

Kanpainaren irudia.

Inprimakiak bihartik aurrera eskuratu ahal izanen dituzte (ostirala, urtarrilaren 18a), VINSA sozietate publikoak (Nafarroako Etxebizitzak, S.A.) Iruñean eta Tuteran dituen bulegoetan, edo http://www.vinsanavarra.es/ eta www.alquilerjoven.es web orrietan. Jendearentzako arreta ordutegia honako hau izanen da: Iruñean, 8:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 14:00etara, larunbatetan; eta Tuteran, 8:00etatik 19:30era, astelehenetik ostiralera.


Bihar, era berean, aldez aurretiko txanda hartzeko sistema jarriko dute abian, laguntza eskuratzeko baldintzei eta egin beharreko urratsei buruzko informazioa jasotzeko, zein eskaerak eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko. Kontsultak egiteko eta aldez aurretiko txanda hartzeko telefono zenbakia 902540606 da. Astelehenetik ostiralera jasoko dituzte deiak, 8:00etatik 20:00etara, eta baita larunbatetan ere, 9:00etatik 14:00etara. Call center telefono sisteman 25 lagun jardunen dira informazioa ematen. Era berean, eskatzaileek www.vinsanavarra.es web orriaren bidez egin ahal izanen dituzte aldez aurretiko txanda eskatzeko izapideak.


Joan den urtarrilaren 9an Estatuko eta Nafarroako Gobernuek sinatu zuten hitzarmenari esker eskatu ahal izanen dute Nafarroako gazteek etxebizitza alokatzeko laguntza. Hitzarmenari jarraiki, Estatuko Gobernuak laguntzak ordainduko ditu, eta aurreikuspenen arabera, Nafarroako lau mila bat gaztek eskuratu ahal izanen dituzte, aurten.


Hain zuzen ere, errenta ordaintzeko hileko 210 euroko laguntza izanen da, lau urtean zehar emanen dutena (hurrenez hurreneko urteak izan ala ez). Gainera, kontratu berrien kasuan (hau da, 2007ko abenduaren 31tik aurrera egindakoetan), eta behin bakarrik, 600 euroko mailegua jasoko dute, bermea ordaintzeko, eta 120 eurokoa, banku abalaren gastuak ordaintzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Pasos a seguir
Modelo de formulario
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa