(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Orbaizetako Arma Olan turismoa eta aisialdia sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute astelehena, 2008.eko urtarrilak 21

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena sinatu du Aezkoa Ibarreko Batzar Nagusiarekin, Orbaizetako Arma Olaren (Real Fábrica de Armas de Orbaizeta) obra proiektuak idazteko, dagozkion proposamenak garatzeko, eta bideragarritasun azterlana egiteko.


Pirinioen Garapen Integralari sostengua emateko Nafarroako Gobernuaren jarduera ildoaren baitan, aipaturiko planeko neurriak garatu daitezen bultzatzen ari da Kultura eta Turismo Departamentua (bere eskumenekoak diren neurriak, noski). Kasu honetan, bigarren ardatzaz ari gara: "Turismoaren eta aisialdiaren sustapena. Jarduera ekonomikoaren sustapena eta dibertsifikazioa". Hartara, besteak beste "Recuperación y la rehabilitación del conjunto formado por el entorno y las edificaciones correspondientes a la antigua Real Fábrica de Municiones de Hierro de Orbaizeta" proiektua du esku artean. Proiektu hori, gainera, dagoeneko kontuan hartu zuten Iratiko Oihana Erabiltzeko eta Kudeatzeko Planean (hain zuzen, Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamenduaren bidez eman zuen Plan horretarako diru laguntza).


Aezkoa Ibarreko Batzar Nagusiak, Arma Olaren inguruaren zuzeneko erantzule gisa, Kultura eta Turismo Departamentuari eskatu zion planaren lehenengo fasea gauzatzeko beharrezkoa den finantzaketa laguntza. Zehazki, Arma Olaren multzoko eraikinetako obra proiektuak egiteko, inbertsio nagusiek zentzua izan dezaten inguruan egin beharreko esku-hartzeen proposamenak garatzeko, eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren bideragarritasun azterlanak egiteko laguntza eskatu zuen.


Kultura eta Turismo Departamentuak, eskaera aztertu ondoren, interesgarritzat jo du sostengua ematea aipaturiko esku-hartzeei, Lankidetza Protokoloan zehaztutako baldintzen arabera. Horregatik, 70.000 euroko diru laguntza ematea erabaki du (aurreikusitako aurrekontuaren ehuneko ehun). Zehazki, 60.000 euro 2007ko ekitalditik atera dira, eta gainerako 10.000 euroak 2008kotik aterako dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa