(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamenduaren argitalpenen gidaliburua argitaratu dute astelehena, 2008.eko urtarrilak 21

200 izenburutik gora biltzen dituen bilduma eguneratua da, eta DVD-ROMa ere badu, edukiak kontsultatu ahal izateko


Portada de la "Guía de publicaciones del Departamento de Educación.

Portada de la "Guía de publicaciones del Departamento de Educación. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gidaliburu bat argitaratu du, berriki, eta 1996tik 2007ko irailera bitarte argitaratu dituen lan guztien berri ematen du bertan. Lanak gaiaren arabera daude taldekatuta, eta bakoitzaren edukiari buruzko azalpen laburra ematen dute.


Katalogoaren sarreran, Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariaren hitzaurre laburra dago, eta horrekin batera, DVD-ROM bat (bertan, lan asko Acrobat-eko PDF formatuan daude). Argitalpen batzuei dagokienez (ikasketa gidaliburuak eta informazioa emateko beste batzuk, esate baterako), edukia ikasturtez ikasturte eguneratzen da, eta kasu horretan, azkeneko bertsioa dagoen web orriaren berri eman dute. Era berean, sistema hori erabili dute gidaliburua amaitu zutenean argitalpen fasean zeuden lanak aurkitu ahal izateko. Komeni da jakitea, dena den, Hezkuntza Departamentuak argitaratzen dituen lan guztiak www.pnte.cfnavarra.es/publicaciones/novedades.php web helbidean daudela.


200 izenburutik gora biltzen dituen bilduma eguneratuak irakaskuntza lanari buruzko hausnarketa egiten lagunduko dio hezkuntza komunitateari. Era berean, baliagarria izanen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzen lagunduko duten bide berriak aztertzeko ere.


Lanak 24 taldetan banatu dituzte (gaiaren arabera): ikasketa gidak, lanbide heziketa, curriculumak, 0-3 bilduma, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ezarpena eta garapena, ikasgelako programazioak 3 mailatan, ikuskapena, baliabide didaktikoak, DBHko material didaktikoak, eskolako liburutegiak, Nafarroako Geografia eta Historia, "Chipi-Txapa, Conocer Navarra" bilduma (Txipi-Txapa, Nafarroa Ezagutzea), "Atlante" bilduma, "Instrumenta" bilduma, zeharkako gaiak, bakerako eta bizikidetzarako Hezkuntza, euskara, hizkuntzak, hezkuntza orientabidea, kulturaniztasuna eta immigrazioa, hezkuntza berezia, osasuna, eta beste batzuk.

Argitalpena Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean eskuratu daiteke (Navas de Tolosa kalea, 21, 31002, Iruñea. Telefono zenbakia: 848427121. e-posta: fondo.publicaciones@cfnavarra.es). Honako banatzaile hauek ere bidaltzen dute (jasotzean ordaintzeko bidalketa): Bitarte (tel.: 948 302400; e-posta: bitarte@bitarte.net/ pedidos@bitarte.net) eta Egartorre (tel.: 918729390; e-posta: egatorre@egatorre.com).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa