(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kontratua sinatu du Aspace Fundazioarekin, Lekarozko "Baztan" Gazteentzako Aterpetxea kudeatzeko astelehena, 2008.eko urtarrilak 21

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez, kontratua sinatu du Aspace Fundazioarekin, 2008an Lekarozko "Baztan" Gazteentzako Aterpetxea kudeatzeko.


Kontratuaren testua berriki sinatu dute Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteria Institutuaren zuzendariak eta María Fernanda Esparza Sáez Nafarroako Aspace Fundazioaren zuzendari nagusiak.


Nafarroako Aspace Fundazioa 2003az geroztik ari da "Baztan" Aterpetxea kudeatzen (lehiaketa publikoaren bidez esleituta). 130 lagunentzako lekua duen aterpetxea da (sei laguneko 20 gela eta komuna duten 5 gela bikoitz ditu, hain justu). Era berean, jangela, sukaldeak, kafetegia, joko aretoa, ekitaldi aretoa, bilera aretoa, eta lanerako lau areto ditu. 2003az geroztik, gaua aterpetxean ematen dutenen kopuruak gora egin du, urterik urte (2002an 10.706 lagunek pasa zuten gaua bertan, eta 2007an, berriz, 17.116 lagunek).


Aterpetxea kudeatzen duen lantaldea 20 lagunek osatzen dute. Horietako 17 ezinduak dira, eta egiten dituzten lanak honako hauek dira: erreserbak kudeatzea, harrera egitea, aterpetxea garbitzea, erosketak egitea, otorduak prestatzea, aterpetxea sustatzea, eta jendeari harrera egitea.


Nafarroako Gazteria Institutuaren helburuetako bat gazteek Nafarroaren garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean modu eraginkorrean parte hartu dezaten bermatzea da, eta horretarako, programak eta azpiegiturak jartzen ditu gazteen eskura, besteak beste gazteen mugikortasuna, bizi ohitura osasungarriak, lankidetza, borondatezkotza, elkartegintza, prestakuntza, edo gazteentzako aisialdiaren eta kulturaren dinamizazioa sustatze aldera. Ildo horretan, Nafarroako Gazteentzako Aterpetxeen Sarea bultzatzen du. Sarea bost aterpetxek osatzen dute: Iruñeko "Fuerte el Príncipe" Gazteentzako Aterpetxeak, Altsasuko "Santo Cristo de Otadía" Gazteentzako Aterpetxeak, Doneztebeko "Belbieretxea" Aterpeak, Getadarko Gazteentzako Aterpeak, eta Lekarozko "Baztan" Gazteentzako Aterpetxeak.


Guztiz hornituta dauden instalazioak dira, eta iaz, 79.800 lagunetik gora pasa zuten gaua haietan. Instalazioetan hartu zituztenak (aterpe-kideak guztiak ere) familiak, banakakoak eta taldeak izan ziren (aterpetxeetan prestakuntza edo aisialdi jarduerak eta topaketak egin zituzten gazteen elkarteak, ikastetxeak, edo kultura edo kirol erakundeak).


Amaitzeko, gogoan izan behar dugu Nafarroako Enplegurako Aspace Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea dela. Honako hauek ditu helburu: ezintasunen bat duten pertsonei begira lanaren arloko aukera berdintasuna sustatzea, jarduerak pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzea, ezinduak laneratu eta gizarteratu daitezen sustatzea, eta era berean, ezinduak lan merkatuan sar daitezen sustatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa