(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bioerregaien arloko Estatuko eta nazioarteko aditu nagusiak Iruñean bilduko dira, Biofuel2g Biltzarrean, urtarrilaren 23an eta 24an astelehena, 2008.eko urtarrilak 21

Nafarroan kontsumitzen den elektrizitatearen %62k energia iturri berriztagarrietan du jatorria


Berrehun profesionaletik gora bilduko dira, urtarrilaren 23an eta 24an, Bigarren Belaunaldiko Bioerregaien Nazioarteko Biltzarrean, Baluarten. Nafarroako Gobernuak antolatu duen Biltzarra da, eta bertan, bioerregaien arloko Estatuko eta nazioarteko aditu nagusiek hartuko dute parte.


Hartara, Nafarroa, energia berriztagarrien (eta bereziki bioerregaien) sektoreko buru gisa, hausnarketa, eztabaida eta azalpen gune bilakatuko da Estatuko eta nazioarteko 22 aditurentzat (Europako hamar herrialdetako adituak izanen dira, hain justu). Bigarren belaunaldiko bioerregaien arloko ikerketa, garapen eta berrikuntzari (I + G + b) buruzko gidalerroak eta kasu praktikoak izanen dituzte aztergai (hots, hondakinetatik eta material lignozelulosikoetatik abiatuta eskuratutako bioerregaiak).


Biltzarraren programa bi lan jardunalditan eta hainbat saiotan banatu dute. Lehenengo jardunaldian bioerregaien gaur egungo egoerari buruzko informazioa emanen dute, eta ondoren, dauden baliabideak eta bigarren belaunaldiko bioerregaiak ekoizteko teknologiak aztertuko dituzte. Biltzarrari amaiera emateko, bigarren belaunaldiko bioerregaiek automobilgintzan dituzten erabilerak eta eraginak aztertuko dituzte.


Biltzarra Nafarroako Gobernuak sustatu du, Nafarroako Berrikuntzaren Agentziaren (ANAIN) bidez, 2000-2006 aldiko FEDEReko Ekintza Berritzaileen Programaren baitan dagoen "Euroinnova Nafarroa" Programaren esparruan dago kokatuta. Biltzarraren aholkularitza zientifiko-teknikoa CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) sozietate publikoari dagokio.


Nafarroa, energia berriztagarrien arloko buru


 Nafarroa mundu mailako erreferentzia da, gaur egun, energia garbien ekoizpenari dagokionez, eta batik bat, energia eolikoaren ekoizpenari begira. Foru Komunitatean kontsumitzen den energia elektrikoaren %62k energia iturri berriztagarrietan du jatorria, eta %42k, hain justu, energia eolikoan.


Nafarroako Gobernuak energia berriztagarrien arloko politika energetikoa du, eta ondorioz, energia berriztagarriak sustatzeko eskualde politikarik onenaren Saria eman zion, 2003an, Europar Batasunak. Era berean, Komunitateko ahalmen profesionala eta teknikoa mundu osoan hartzen dute aintzat, eta Nafarroan kokatutako enpresa eta erakundeekin enpresaren eta zientziaren arloko harremanak izateko interesa gero eta handiagoa da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa