(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ia zeroan utzi ditu PFEZaren moduluak, krisiak kalte gehien egin dien abeltzainei begira ostirala, 2008.eko urtarrilak 25

Etekin garbiaren indizea %90 inguru beheratu du untxien eta haragitarako eta aurrerako txerrien hazkuntzari dagokionez, eta %60 inguru behien eta haragitarako ardien hazkuntzari dagokionez


Nafarroako Gobernuak ia zeroan utziko ditu PFEZan zerga arloko sarrerak kalkulatzeko balio duten indizeak, abeltzaintza sektoreko krisiak kalte gehien egin dien abeltzainei begira. Zehazki, untxien eta haragitarako eta aurrerako txerrien hazkuntzan jarduten diren abeltzainek egin beharreko ordainketak %90 inguru beheratuko dira.


Álvaro Miranda Simavilla Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria eta Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria Ángel Eraúl Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko (UAGN) presidentearekin bildu dira, gaur goizean, sindikatuak hala eskatuta Gobernuak ezarri dituen zerga arloko neurri berriak azaltzeko.


Abeltzaintzaren krisia dela-eta joan den urrian Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak abian jarri zuen Jarduera Planeko neurrietako bat da.


Beherapena abeltzainentzat


Zergen arloko "ezohiko neurriak" biltzen dituen Foru Agindua onartzeko izapideak egiten ari da Nafarroako Gobernua gaur egun. Abeltzaintza sektoreko jarduera batzuen egoera ekonomikoa arintzearren Gobernuak hartuko dituen neurriak dira, hain zuzen, eta baita mahatsa, tomatea, brokolia, mertxika eta zainzuriak ekoizten dituzten nekazarientzako beste neurri batzuk ere.


PFEZaren modulu sistemari atxikita dauden nekazari eta abeltzainei eginen dizkiete beherapenak. Sistema horren bidez modu objektiboan zehazten dute kasuan kasuko jardueraren etekin garbia, eta jarraian, sarreren guztizko bolumenari indize bat ezartzen diote, nekazariak edo abeltzainak Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergan (PFEZ) aitortu beharko duen errenta kalkulatzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa