(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilariak Malirako bidaia hasi du, Nafarroako Gobernuak finantzatutako garapenerako lankidetzako sei proiektu bisitatzeko asmoarekin astelehena, 2008.eko urtarrilak 28

Moratinos ministroarekin batera parte hartu zuen Bamakon Espainiaren eta Maliren arteko Lankidetzarako I. Batzorde Mistoaren akta sinatzeko ekitaldian


fEspainiako Enbaxadaren egoitzan, Espainiaren eta Maliren arteko Garapenerako Lankidetzako I. Batzorde Mistoaren akta sinatzeko ekitaldia. Mahaian, ezker-eskuin: García Malo kontseilaria, Betanzos enbaxadorea eta Moratinos eta Ouane ministroak.

Espainiako Enbaxadaren egoitzan, Espainiaren eta Maliren arteko Garapenerako Lankidetzako I. Batzorde Mistoaren akta sinatzeko ekitaldia. Mahaian, ezker-eskuin: García Malo kontseilaria, Betanzos enbaxadorea eta Moratinos eta Ouane ministroak. . ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo, bisitan da Malin joan zen larunbatetik, urtarrilaren 26az geroztik, Nafarroako Gobernuak 1,3 milioi eurorekin finantzatutako garapenerako nazioarteko lankidetzako sei proiektu bertatik bertara ezagutzeko asmoz; Foru Komunitatean egoitza duten garapenerako gobernuz kanpoko zenbait erakundek Afrikako herrialde horretan sustatutako proiektuak dira.


Larunbata goizean bertan, García Malo kontseilaria Espainiako Gobernuko Kanpo Aferetako eta Lankidetzako ministro Miguel Angel Moratinosekin bildu eta biek batera parte hartu zuten Espainiako Enbaxada inauguratzeko ekitaldian eta Espainiaren eta Maliren arteko Lankidetzarako I. Batzorde Mistoaren aktaren sinaduran. Moratinos ministroak eta Maliko Kanpo Aferetako eta Lankidetzako ministro Moctar Ouanek izenpetu zuten agiri horretan, bi aldeen arteko harremanak ezarri eta bi herrialdeek elkarrekin izanen dituzten jarduketa helburuak zehazten dira. Ekitaldian Espainiak Malin duen enbaxadoreak ere parte hartu zuen, Marta Betanzosek.

Espainiako enbaxada inauguratzeko ekitaldiaz baliatuz, García Malo kontseilaria Malin lanean diren Foru Komunitateko kooperanteekin eta Nafarroako Gobernuak finantzaturiko proiektuen arduradunekin bildu zen.



Bileraren irudia.

Ezkerretik eskuinera: Carbonero, Martínez, Beorlegui, García Malo kontseilaria, Moratinos ministroa, Bernarda García, Mª Angeles García, Álvarez y San Miguel. ( irudia handitu )


Zehazki, bilkura horretan parte hartu zuten Jesús Martínezek, Padres Blancos kongregaziokoak; Mª Angeles García ahizpak, Ségouko lehen zikloko Erizaintza Eskolako zuzendariak; Blanca Beorlegui erizain nafarrak, Médicus Mundi Nafarroako kooperante eta Erizaintza Eskolako irakasle denak; eta Bernarda Garcíak, ahizpa salestarrak, Naimanako neska eta emakume gazteen harrera etxeko arduradunak. Topaketan izan ziren halaber Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Álvarez Alonso; Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria, Andrés Carbonero Martínez, eta Juan Ignacio San Miguel Pascual, "Fundación Acción contra el Hambre" GGKEkoa, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kide dena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa