(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria New Yorken izan da, Errioxako eta EAEko bere homologoekin batera, Errioxako ardoari "Urteko ardo-eskualde onenaren saria" emateko ekitaldian astelehena, 2008.eko urtarrilak 28

Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko eta Landa Garapeneko kontseilari Begoña Sanzberro, eta Errioxako eta EAEko bere homologoak, Iñigo Nagore eta Gonzalo Sáenz de Samaniego, hurrenez hurren, New Yorken dira gaur, Errioxako ardoari "Urteko ardo-eskualde onenaren saria" emateko ekitaldian parte hartzeko.


Ekitaldia "New York Public Library" izenekoan eginen da, arlo honetan espezializatua eta Estatu Batuetan garrantzi handikoa den "Wine Enthusiast" izeneko aldizkariak ematen dituen sarietako bat baita Errioxako ardoari egokitutakoa.


Saria Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arau-emaileari eman zaio; kontseiluko burua Víctor Pascual da, eta bertan Nafarroako Foru Komunitateak ere ordezkaritza du. Saria pozik hartu du sektoreak, Estatu Batuetan garrantzi handikoa baita, eta ez da ahaztu behar herrialde hori laugarrena dela Errioxako ardoaren kontsumitzaileen artean, sei milioi litrorekin 2007ko urtarriletik azarora bitarteko aldian.


Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuak Nafarroan duen eremuan herri hauek daude sartuta: Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Mendavia, San Adrián, Sartaguda eta Viana, bai eta 22 ardandegi, kooperatibetako 646 bazkiderekin eta kooperatibetako bazkide ez diren 968rekin. Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuak Nafarroan egiten duen ardoaren %93tik gora beltza da. 2007ko uztan 43 milioi kilo mahats bildu ziren lehen aipatutako Nafarroako zortzi udalerrietan.


"Wine Enthusiast" aldizkaria duela hogei urte sortu zen, eta gaur egun ale bakoitzak 500.000 irakurle ditu; ardoei buruzko Estatu Batuetako itzal handieneko bi aldizkarietako bat da askoren iritziz. 2001ez geroztik, "Wine Star" izeneko sarien bidez, aldizkariak ardoaren munduko pertsona nabarmenen lana goresten du, hamar kategoriatan banatuta, horietako bat "Urteko ardo-eskualde onenaren saria" delakoa, oraingo honetan Errioxak jaso duena, "Espainian liderra den deitura honen bikaintasuna aitortzeko".


"Wine Enthusiast" aldizkariak emandako saria Errioxa munduko merkatu garrantzitsuenetan lortzen ari den arrakastaren beste froga bat da; "Wine Intelligence" kontsulta-enpresa britainiarrak joan zen irailean egindako azterlan independente batek berretsi egin zuen arrakasta hori, haren arabera ardo- eskualdeen artean Errioxakoa munduko liderra baita marka ezagutzen dutenen erosketa erakartzen salmenta puntuan. Azterlan horrek agerian utzi du, hortaz, azken urteotan zenbait herrialdetan izandako aurrerapen ikusgarria, hala nola Estatu Batuetan, Britainia Handian eta Alemanian, bertako kontsumitzaileek gogokoen dituzten munduko bost ardoen artean baitago orain Errioxakoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa