(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Institutuak “Araitz-Beteluko ahotsak” liburua argitara eman du

asteartea, 2008.eko urtarrilak 29

Liburua eskualde honetako ahozko hizkeraren gaineko ikerketa baten ondorioa da


Gaur goizean, prentsaurrekoan, Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendari-kudeatzaileak Araitz- Beteluko ahotsak liburua aurkeztu du. Lanak eremu hauetako ahozko hizkera du hizpide eta Hezkuntza Departamentuak argitara emandako Ahozko tradizioaren bildumako laugarren liburukia da. Bilduma honen helburua da Nafarroako euskalkien ahozko lekukotasunak biltzea haien erabilera zabaltzeko eta ezagutza eta ikerketa errazteko.



Lan hau Nafarroako Gobernuaren eta Araitz eta Beteluko udalen arteko lankidetzaren emaitza da. Bertako bi alkateak, Imanol Iriarte Gorostegi eta Mikel Rekalde Goldaraz liburuaren aurkezpen ekitaldian egon dira.



Liburua bi udal horiek deitu zuten beka baten emaitza da, Amaia Apalauza eta Kontxi Arraztiori esleitu zitzaiena. Egileek gai honen inguruko hainbat ikerketa egin dituzte eta testu, grabazio eta transkripzioen hautaketaz arduratu dira.



Hiztunen lekukotasunek eskualdeko euskararen ahozko hizkeren inguruko ezagutza zuzena izatea ahalbidetzen dute eta, hortaz, egileek pentsatu dute interes handieneko grabazioak DVD batean eskaintzea. Hau liburuari gehitu zaio eta entzutea errazten du euskara batuaren edo euskalkiaren azpitituluen bitartez.



Edizioaren kostua 15.000 eurokoa izan da. Salneurria 24eurokoa da. Euskarazko 950 ale argitaratu dira eta liburu dendetan banatuko dira saltzeko. ELEA enpresak egin ditu edizio, diseinu eta maketazio lanak.



Azanza jaunak esan duenaren arabera, Euskararen Nafar Institutua orain falta diren eskualdeetako bilketa lana diseinatzen ari da, Aezkoari edo Luzaideri lehentasuna emanez. Bertan ahozko lekukotasunak biltzea zailago suertatzen da euskaldunen portzentajea %30etan murriztu baita.



Liburuak informazioa aurkezten du hamabi gaitan bildua: etxea eta familia; herriko bizitza: jaiotzea, bataioa eta amatasuna; haurtzaroa; ezkontzak; gaitzak eta erremedioak; heriotza; ekonomia; historia eta politika; kultura; mitologia eta sinesteak; ipuinak eta elezaharrak.



Lan hau orain arte euskarazko ahozko tradizioaren bilduman argitara eman diren beste hiru liburukiri gehitzen zaie. Hauek dira: Bortzirietan aditutakoak (2004), Malerreka solasean (2005) eta Baztan solasean (2005).



Amaia Apalauza (Iruña, 1979) Euskal filologian lizentziatua da. Malerrekako euskalkiaren ahozko tradizioari buruzko ikerketa bat ere egin zuen eta orain Imozko Ibarreko euskararen gaineko liburua ari da prestatzen. Kontxi Arraztio (Betelu 1967) Euskal filologiako ikasketak egiten ari da gaur egun eta Araitz-Betelu eskualdean kultura dinamizaziorako jarduerak egiten ditu. Hauxe du izaera akademikoa duen bere lehendabiziko lana.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa