(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmena izenpetu du Turespañarekin, nazioarteko merkatuan publizitate kanpaina bat egiteko asteazkena, 2008.eko urtarrilak 30

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak eta Amparo Fernández González Turismoko idazkari nagusi eta Espainiako Turismo Institutuko lehen presidenteorde eragileak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, publizitate kanpaina bat egiteko, elkarrekin, nazioarteko merkatuari begira. Hitzarmena 2008ko abenduaren 31ra arte egonen da indarrean.


Sustapeneko beste ekintza batzuk ere eginen dituzte (kazetari, bidaia agente eta bidaia antolatzaileen bidaiak, merkaturatzeari buruzko jardunaldi profesionalak, argitalpenak, turismoari buruzko atari eta webetako edukien trukea eta eduki berriak sartzea), Nafarroara etor daitezkeen atzerriko turistei begira, eta kanpaina horien guztien osagarri izanen da.


Hitzarmenean adierazi dutenez, gehienez ere 400.000 euroko aurrekontua erabiliko dute bi erakundeek elkarrekin eginen duten publizitate kanpainan (erakunde bakoitzak aurrekontuaren erdia hartuko du bere gain). Inbertsioak informazio orokorreko egunkariak, igandeko eranskinak, eta informazio orokorreko aldizkariak izanen ditu helburu, batik bat.


Kultura eta Turismo Departamentuak eta Espainiako Turismo Institutuak elkarrekin eginen duten publizitate ekintzaren edukiak Nafarroaren sustapen turistikoa izanen du xede, eta Turespañak erabili ohi duen lay out edo diseinua izanen du. Dena den, Kultura eta Turismo Departamentuak bestelako diseinurik erabili nahi izanen gero, aldez aurretik Turespañarekin hitzartu beharko du.


Irudi berriaren gastuak, testuak egokitzeko eta itzultzeko gastuak barne, Kultura eta Turismo Departamentuak hartu beharko ditu bere gain, eta hitzarmenari egindako ekarpenaren zatitzat joko dira. Turespañak publizitate kanpaina orokorrean erabili ahal izanen du irudi berria.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa