(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak martxora aurreratu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako aldez aurretiko izen-emateak asteazkena, 2008.eko urtarrilak 30

Eskaerak martxoaren 10etik 17ra bitarte egin ahal izanen dira


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak dagoeneko diseinatu du 2008/09 ikasturtean ikasleak onartzeko egutegia. Aurreikuspenen arabera, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako aldez aurretiko izen-emateen eskaerak martxoaren 10etik 17ra bitarte egin ahal izanen dira. Martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitarte, berriz, DBH, Batxilergo eta LHkoak formalizatu beharko dira, eta ekainaren 9tik 25era bitarte, Lanbide Hastapeneko programetakoak.


Goi Mailako Heziketa Zikloak egiteko prestakuntzako Ikastaro esperimentala egin nahi duten ikasleei dagokienez, eskaerak irailaren 1etik 5era bitarte egin beharko dituzte, LHko ikastetxeetan.


Haur eta Lehen Hezkuntza


 Aurreratu dugunez, eta epe arruntaren baitan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako aldez aurretiko izen-emateen eskaerak martxoaren 10etik 17ra bitarte egin ahal izanen dira. Ikastetxe horiek apirilaren 1ean argitaratu beharko dituzte onartuen behin-behineko zerrendak. Behin-behineko zerrenden gaineko erreklamazioak apirilaren 1etik 2ra bitarte jaso eta 3an ebatziko dituzte, eta apirilaren 4an, berriz, onartutako ikasleen behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte. Lehenengo aukera atzera bota dieten ikasleen kasuan, Eskolatze Batzorde Nagusiak esleituko ditu plazak, eta apirilaren 21ean, esleipenen berri jakinarazi beharko die ikastetxeei.


Egutegiaren arabera, gainera, apirilaren 21etik 30era bitarte, laugarren aukerako ikasleentzako plazak esleituko dituzte; hau da, aukeratu dituzten ikastetxeetan eskaera gehiegi daudelako ezezkoa eman dieten ikasleentzako plazak. Aipatu ditugun epeak kontuan hartuta, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ekainaren 24tik 27ra bitarte egin ahal izanen dituzte ikasleen izen-emateak, aurreikuspenei jarraiki.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa