(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak 2008. urterako Garraio Ikuskapenerako IV. Plana aurkeztu du

asteazkena, 2008.eko urtarrilak 30

Planaren helburua da segurtasun handiagoa bermatzea bideetan eta gidarien lan baldintzetan  eta bidegabeko lehia gutxitzea 


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Albak Garraio Ikuskapenerako IV. Plana aurkeztu du, bideetan eta gidarien lan baldintzetan segurtasuna handiagoa izan dadin bermatu eta bidegabeko lehia gutxitzeko helburua duena. Plana indarrean egonen da 2008. urtean zehar.




2008an, Garraio Zuzendaritza Nagusiak 15.000 ikuskapen eginen ditu ibilgailuen baimenen inguruan, 2007rako planeatutako 10.000ko kopurua gaindituz, beraz. Era berean, aurten 15.000 takografo eta mugatzaile ikuskatuko dira (iaz 10.000 izan ziren).


Gidarien gidatze aldien eta atsedenaldien gaineko kontrola ere nabarmen areagotuko da joan zen urtekoaren aldean: 2007an 50.000 lanaldi izan ziren eta 2008an, berriz, 60.000 izanen dira, errepidean nahiz enpresetan. Gehiegizko zamaren kontrolei dagokionez, 2007an 3.200 planeatu ziren, eta 2008rako, berriz 4.000 kontrol programatu dira.


Salgai arriskutsuen garraioaren arloan, irailean kanpaina berariazkoa eginen da, iaz bezala.


Garraio pribatu osagarriaren gaineko ikuskapenen kopurua ere bikoiztu eginen da. 2007an mota honetako 500 ikuskapen egin ziren eta aurten 1.000 izanen dira.


Planaren helburuak


Nafarroako Garraio Ikuskapenerako IV. Planaren helburuak hauek dira: errepideetako segurtasuna areagotzea, gidarien lan baldintzak zaintzea, garraio segurua eta kalitatezkoa bermatzea bidaiarien garraioko erabiltzaileentzat eta bidegabeko lehia gutxitzea, garraioen arloko araudia betetzen dela kontrolatuz. Halaber, merkatuko gardentasuna nagusi den testuinguruan antolatutako sektorea lortu nahi da, eta garraioen gaineko arauak hobeki betetzea. IV. Plan honek Estatuko Ikuskapen Planean ezarritakoa jasotzen du, Nafarroan ikuskapenaren eraginkortasuna hobetzeko neurri zehatzak erantsita.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa