(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Estatu Batuetara doa Nafarroaren laugarren asteko erakunde ordezkaritzaren buru izateko asteazkena, 2008.eko urtarrilak 30

Merkataritza Ganberak eta SODENAk (Nafarroako Garapen Sozietateak), hurrenez hurreneko laugarren urtez, Nafarroako irudia, ardoa eta elikagaiak Estatu Batuetan sustatzeko merkataritza misioa antolatu du, eta Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea erakundeen ordezkaritzaren buru izanen da bertan.


2008ko "Nafarroaren Astea AEBetan" programako ekitaldiak Miamin (otsailaren 4an eta 5ean) eta New Yorken (otsailaren 6an eta 7an) eginen dituzte, eta nekazaritzako elikagaien sektoreko Nafarroako hogei enpresak hartuko dute parte.


Erakundeen ordezkaritzari dagokionez, honako hauek ere hartuko dute parte: Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, Jose María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak, Begoña Urien Enpresaren zuzendari nagusiak, eta Javier Taberna Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteak. Gainera, enpresa eta erakundeetako ordezkariez gain, Teresa Gil Iruñeko "Don Pablo" jatetxeko sukaldari-burua eta Ana Laguna ardoetan aditua ere joanen dira Estatu Batuetara.

Bilerak, hitzaldiak eta erakusketak


Miamin, Nafarroako erakundeetako ordezkariak Carlos Álvarez Miami-Dade Konderriko presidentearekin bilduko dira. Konderriak Floridako 35 hiri eta bi milioi eta erdi biztanle inguru biltzen ditu, hain justu. Era berean, Nafarroako ordezkariek lan bilera eginen dute Coral Gables-eko Merkataritza Ganberako buruekin, eta "Florida Power & Light" enpresako arduradunekin. Floridako enpresak 16.000 milioi dolar fakturatzen ditu urtean, eta lau milioi etxe eta enpresa hornitzen ditu energiaz eta telekomunikazioetako zerbitzuez. Enpresaren filialak, "FLP Energy"k, haize eta eguzki energia ekoizten du, eta topaketan gai horri buruz mintzatuko dira, bereziki.


Zehazki, Begoña Urien Enpresaren zuzendari nagusiak, Nafarroa energia berriztagarrien arloan buru dela azalduko du, Miami-Dadeko Unibertsitatean eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatean emanen dituen bi hitzaldietan.


Bestalde, Yolanda Barcina Iruñeko alkateak eta Allen Joseph hispanistak, Ernest Hemingway idazlean espezialista denak, idazleak Nafarroarekin zuen harremanari buruzko hitzaldi bana emanen dute. Ekitaldiari amaiera emateko, Miguel Sanz presidenteak "Hemingway fell in love with this country" erakusketa inauguratuko du (aste osoan egonen da ikusgai Miami-Dadeko Unibertsitatean).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Presentación de la cena en Miami
Presentación de la cena en Nueva York

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa