(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidentea FITUR Azokan izan da, Nafarroako 2008ko eskaintza turistikoaren eta kulturalaren aurkezpenean osteguna, 2008.eko urtarrilak 31

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Madrilen egiten ari diren 2008ko Nazioarteko Turismo Azokara (FITUR) joan da, eta Nafarroako Eguneko ospakizunetako buru izan da. Bertan, Foru Komunitateko 2008ko eskaintza turistiko eta kulturala aurkeztu dute. Aurten, besteak beste, ehun urte beteko dira Pablo Sarasate biolinista hil eta Jorge Oteiza eskultorea jaio zirenetik, eta gogoan izanen dituzte.


FITUR 08

Prentasurrekoaren une bat. ( irudia handitu )

Sanz presidentearekin batera izan dira, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko Presidentea, Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidentea (Madrilera legegintzako organoko hainbat ordezkarirekin joan dena), eta Iruñeko alkatea. Era berean, Nafarroako erakustokiko ekitaldira bildu dira Kongresuko eta Senatuko nafar ordezkariak, eta turismoaren sektoreko hainbat eragile ere.


Miguel Sanzen mintzaldiaren aurretik, Pablo Sarasateren lan bat jo dute. Nafarroako Gobernuko presidenteak gogorarazi duenez, aurten ehun urte beteko dira biolinista hil zenetik eta Jorge Oteiza eskultorea jaio zenetik, eta eskultorearen Altzuzako Museoari bisita egiteko gonbit egin die bertaratutakoei. Era berean, FITUR Azokako Nafarroako erakustokiak pilotaleku itxura duela aipatu du, eta Foru Komunitateko biztanleen ahalegina eta lana irudikatzen dituen gunea dela esan du. Adierazi duenez, Nafarroak ezin dizkie hondartzak eskaini bisitariei, baina bai garrantzizko ondare historiko-artistikoa, azpiegiturak (Larra-Belaguako eski estazioa kasu), edo gastronomia aberatsa.

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, berriz, eskerrak eman dizkio Expo 2008 hartuko duen Aragoiko kontseilariari, Nafarroako erakustokira bildu izanagatik, eta Foru Komunitateko turismo sektorearen ahalegina eta dinamismoa nabarmendu ditu.
FITUR 08

Autoritateak Fitur Azokan. ( irudia handitu )

Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidenteak eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuari, FITUR Azokara joateko gonbit egin izanagatik, eta Iruñeko alkateak, berriz, Nafarroako hiriburuak bisitariei eskaintzen dien aberastasuna azpimarratu du.


Antolatutako jarduerak eta ekipamendu turistiko berriak aurkeztu ondoren, presidenteak bisita egin die Azokan parte hartzen ari diren nafar enpresei, eta Nafarroako erakustokian antolatu dituzten jarduera eta dastetan parte hartu du. Horretarako, Kultura eta Turismo Departamentuak, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuaren eta berorren Reyno Gourmet markaren lankidetza izan du, hain justu.


Nafarroako Gobernuak produktu turistikoei buruzko 107.000 eskuorri banatu ditu, eta baita hainbat argitalpen digital ere. Gaurko jardunaldian, Pablo Sarasate hari laukoteak biolinistaren zenbait lan jo ditu. Biolinista da, hain justu, "Nafarroa 08. Zure hitzordu kulturala" programako ardatzetako bat, eta gainera, "Panorama" argitalpenaren ale bat ere eskainiko diote.


Jorge Oteiza eskultoreari dagokionez, 2008rako aurreikusi dituzten ekintzen artean honako hauek nabarmendu daitezke: Oteiza Museoari eta eskultorearen lanari buruzko liburu bat argitaratzea, Oteizaren lanari buruzko katalogo arrazoitu bat abian jartzea, eta urrian eginen duten nazioarteko Biltzarra.


Zaragozako Erakusketa dela-eta (ekainaren 14tik irailaren 14ra), Nafarroako Gobernuak jardueren programa bat antolatu du, Aragoiko hiriburuan eta Nafarroako Erriberan.


Gaur goizean FITUR Azokan aurkeztu dituzten beste jarduera batzuk honako hauek izan dira: Arellanoko erromatarren herrixkaren irekiera (Aste Santuan); "Heriotzaren arkeologia" erakusketa, Nafarroako Museoan ikusgai egonen dena apirilaren 30era arte; edo Donamariako Jauregia gotorlekurako bisitak.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa