(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enrique Bernaola doktorea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko buru berria osteguna, 2008.eko urtarrilak 31

Pediatriaren eta Eritasun Infekziosoen espezialitateak ditu, eta hemendik aurrera zuzenduko duen zerbitzuan aritu da sendagile lanetan 1978az geroztik


Enrique Bernaola, Pediatria Zerbitzuko burua

Enrique Bernaola doktorea. ( irudia handitu )

< Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, José Carlos Garde Celigüetak, Enrique Bernaola Iturbe doktorea izendatu du Bideko Ama Birjina Ospitaleko Pediatria zerbitzuko buru.


Enrique Bernaola (Bilbao, 1951) Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatua da (1974) eta Pediatria eta Puerikulturako espezialista (Nafarroako Klinika Unibertsitarioa, 1976) eta Eritasun Infekziosoetakoa (Genoako Unibertsitatea, 1978). Bi espezialitate horiek bi prestakuntza aldiren emaitza dira: lehena Nafarroako Klinika Unibertsitarioan barruko mediku eta egoiliar gisa egindakoa (1974-1976), bigarrena Genoako Unibertsitateko Ospedale Infantile Gianna Gaslini osasun zentroko mediku gonbidatu gisa (1976-1978).


1978an, oposizio bidez, sendagile adjuntuaren lanpostuan sartu zen Bideko Ama Birjina Ospitaleko Pediatria Zerbitzuan, eta bertan bete du bere lana orain arte, Eritasun Infekziosoetako eta Neumologiako Unitatearen arduradun gisa.


Irakaskuntza arloan, Nafarroako Unibertsitateko medikuntza fakultateko Pediatriako klase praktikoen irakaslea izan da (1974-1976), Eritasun Infekziosoetako espezialitateko praktiketako irakasle laguntzailea (1976-1978), eta 1978tik hona Nafarroako Unibertsitateko Pediatriako praktiketako irakasle elkartua.


2002az geroztik, Espainiako Pediatria Elkarteko txertoen batzorde aholku-emaileko kidea da eta, 2005etik, batzorde horretako koordinatzailea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko txertoen batzordeko kidea da halaber, sortu zen urtetik, 1995tik alegia.


Espainiako Pediatria Elkarteko kidea da, bai eta zuzendaritza taldeko partaide izandakoa 2001etik 2005era; Infektología Pediatrikoaren eta Neumologia Pediatrikoaren elkarteetako kide ere bada. Nafarroako Medikuen Elkargoko zuzendaritza taldekoa izan zen 1982tik 1994ra.


Pediatria, infektologia eta txertoen espezialitateetako aldizkari medikoetan argitaratu diren 40 lanetik gora egin ditu, espezialitate horietako eskuliburuak eta liburuak prestatzen lagundu du eta hainbat ponentzia aurkeztu du gai horiei buruzko biltzar eta bilkura zientifikoetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa