Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak antolatutako jaialdia Asian Network of Documentary proiektuaren Europako ordezkaria da
Nobody´s child, Chao Gan-ena.
(
irudia handitu
)
Pusan hiriko Jaialdiak (Korea), Asiako garrantzitsuenetako batek, sustatzen duen Asian Network Documentary proiektuak, kontinenteko beste ekoizle eta banatzaile batzuekin batera, Nafarroako Punto de Vista jaialdia hautatu du bere ordezkaria izan dadin Europan. "Asiako zinegile onenei beraien proiektu artistikoak egiteko laguntza ematea" helburu duen programatik ateratzen diren pelikulak urtero estreinatzen joanen dira Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren barruan. Jaialdia otsailaren 15etik 23ra bitarte eginen da aurten.
Programa Pusango Jaialdiaren hamabigarren edizioan jarri zen abian (2007ko urria), eta orain hasi dira biltzen lehendabiziko emaitzak, jaialditik ateratako filmetatik bost Punto de Vista Jaialdian, laugarren urtea betetzen duen honetan, aurkeztuko baitira, Europarako modu esklusiboan. Hauek dira bost pelikulak: Battlefield calling, Kong Mi Yeun-ena (Korea, 2007); Hope dies last in war, Supriyo Sen-ena (India, 2007); Nobody´s child, Chao Gan-ena (Txina, 2007); Invisble City, Tan Pin Pin-ena (Singapur, 2007), eta Bingai, Feng Yan-ena (Txina, 2007). Azken biek Nafarroako Gobernuak antolatutako jaialdiaren sekzio ofizialean ere hartuko dute parte, luzemetraien atalean.