Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
1.650.000 euroko dirulaguntza onetsi da Jorge Oteiza Museoa Fundazioarentzat
astelehena, 2008.eko otsailak 11Nafarroako Gobernuak baimena eman du Jorge Oteiza Museoa Fundazioari 1.650.000 euroko dirulaguntza emateko aipatu erakundearen funtzionamendu eta jarduera gastuetan kolaboratzeko xedez.
Nafarroako Gobernuak, kultur hedapenaren politika barrenean, bere gain hartu zuen Jorge Oteiza Museo Fundazioaren eraikuntza eta martxan jartzea. Horretarako, museoa eraikitzeko eraikinak eta lurrak erosi zituen eta proiektua eta obrak finantzatu zituen. Halaber, urbanizazio gastuak eta eskultorearen etxe-tailerraren errehabilitaziokoak ordaindu zituen. Horrez landara, Gobernua funtzionamendu eta jarduera gastuetaz ere arduratu izan da haren inauguraziotik.