Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
270.200 euroko gastua onetsi da ikasketa artistikoak handitzeko
astelehena, 2008.eko otsailak 11Nafarroako Gobernuak baimena eman du hainbat urtetarako gastua egiteko (270.200 euro) zentro nazionaletan edo atzerrikoetan ikasketa artistikoak handitzeko dirulaguntzak sustatzeko helburuz.
270.200 euroetatik 161.000 euro 2008ko aurrekontuei dagozkie eta 109.200 heldu den urtekoei.
Nafar ikasleen prestakuntza artistikoa hobetzeko xedez, eta Nafarroatik kanpoko zentroetan beren ikasketak handitzeko, Kultura eta Turismo Departamentuak dirulaguntzen deialdia egin nahi du 2008-2009 ikasturterako.