Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak baimena eman du Jesusen Konpainiari 75.000 euroko dirulaguntza emateko Xabierko Schurhammer Dokumentazio Zentroaren fondoak handitu, katalogatu eta hedatzeko xedez.
Nafarroako Gobernuak baimena eman du hainbat urtetarako gastua egiteko (270.200 euro) zentro nazionaletan edo atzerrikoetan ikasketa artistikoak handitzeko dirulaguntzak sustatzeko helburuz.
Nafarroako Gobernuak baimena eman du Jorge Oteiza Museoa Fundazioari 1.650.000 euroko dirulaguntza emateko aipatu erakundearen funtzionamendu eta jarduera gastuetan kolaboratzeko xedez.
Gobernuak Foru Dekretu bat onetsi du Atez udalerrian dagoen Eguarasko Kontzejua iraungitzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluarekin bat eginda. Gobernuaren erabaki honek Lurralde Mugapenerako Batzordearen aldeko txostena badu.
Iruñeko Udalaren “III. Tartea: Lezkairuko hegoaldeko bidea” proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du Nafarroako Gobernuak, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, sendagaien enpresekin (txertoen hornitzaileekin) esparru akordioa egiteko baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari dirulaguntza zuzen bat eman diezaien Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Unibertsitateari. Gehienez ere, 90.000 euroko dirulaguntza onetsi da unibertsitate bakoitzarentzat.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi direnb gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak baimena eman du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetzeko. Hitzarmenari jarraiki, genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako telefono bidezko informazio eta aholkularitza juridikoko zerbitzua eskainiko dute.
Foru Ogasunak aurreikusitakoak baino 393,3 milioi euro gehiagoko dirusarrerak bildu zituen, eta gizarteari itzuli zaizkio, departamentuetako zuzkidura handituz
2008ko planean aholkularitzak, ostalaritza eta desinfektatze zerbitzuak sartuko dituzte, berritasun gisa, eta higiezinen sektorea, ibilgailuen tailerrak eta metalaren, kautxuaren eta plastikoaren industriak mantenduko dituzte
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran Nafarroako ordezkariak izendatzeko Nafarroako Ubideari buruzko hitzarmenaren jarraipen batzordean. Aipatu hitzarmena Ingurumen Ministerioarekin sinatuta dago Nafarroako Ubidea eraikitzeko. Erabaki berberaren bidez, Gobernuak ordezkariak izendatu ditu batzorde tekniko aholku-emailerako.