(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 40.000 pertsonak egin dituzte proiektu ekintzaileak asteazkena, 2008.eko otsailak 13

Jarduera ekintzailea handiagoa da Foru Komunitatean Erresuma Batuan, Herbehereetan, Alemanian, Japonian, Belgikan edo iparraldeko herrialdeetan


40.000 pertsona inguruk gauzatu zituzten proiektu ekintzaile berriak Nafarroan 2006an, GEM (Global Entrepreneurship Monitor) txostenaren azken datuen arabera, mundu mailan herrialde eta eskualdeetako jarduera ekintzailea neurtzeko egiten den azterketaren arabera alegia.


Azterketak jarduera ekintzailearen maila neurtzen du 18tik 64 urtera bitarteko pertsonengan, enpresa sortu berrietan (42 hilabeteko jarduna gehienez), eta lurralde mota guztiak alderatzeko metodologia komun bat ezartzen: nazioak, eskualdeak eta metropoli-areak ere. Txostena egiteko erabili diren datuak GEM proiektukoak dira; 2006an, GEM proiektua mundu osoko berrogei herrialdeko eta Europako hamasei eskualdeko hogei ikerlari taldek osatu zuten partzuergoa da.


Azterlan horretan, Nafarroari dagozkion ezaugarriak gaur goizean aurkeztu ditu prentsaurreko batean Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria José María Roig Aldasorok; harekin izan dira Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos; eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroko (CEIN) zuzendari kudeatzailea, Carmen Leza Villar. Gogoratu beharra dago CEIN Nafarroako Gobernuak sortutako enpresa publiko bat dela, enpresa txiki eta ertain berritzaileak sortzen laguntzeko eta dagoeneko jardunean dauden enpresa txiki eta ertainetan jarduera berriak abian jartzea sustatzeko xedearekin.


 Nafarroari buruzko emaitza nagusiek adierazten dutenez, Jarduera Ekintzailearen Tasa %6,2koa izan zen 2006an, hau da, populazioaren %6,2k jarduera ekintzailea bete zuen urte horretan. Horrek esan nahi du igoera gertatu dela aurreko urtearekin alderatuta, 2005ean tasa %5,5ekoa izan baitzen. Espainian, oro har hartuta, tasa %7,2koa da eta Nafarroakoa, esan bezala, %6,2koa. Foru Komunitatean jarduera ekintzailearen tasa txikiagoa bada ere, enpresa-potentzial eta kalitate handiagokoa dela esan behar da, Foru Komunitatean enpresa finkatuen kopurua handiagoa delako (%8,1 eta Espainiakoa, berriz, %5,4), enpresa gutxiago ixten direlako (%1 Nafarroan eta % 1,2 Espainian), eta jarduera ekintzailerako motibazioagatik, Nafarroan negozio aukerak eragiten baitu jarduera ekintzailea, eta Espainiako gainerako tokietan, aldiz, dirusarreren beharrak ekartzen du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa