(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Zangozako Osasun Etxe berria inauguratu du, 9.747 lagun artatzen dituena asteazkena, 2008.eko otsailak 13

Eraikina berria da, 1.250 m2-ko azalera du, solairu bakarrean, eta formaren soiltasuna, argiztapen naturala, guneen antolaketa xinplea eta eraginkorra, eta Erdi Aroko harresiaren integrazioa hartu dituzte irizpidetzat proiektuan


Sanz eta Kutz

Sanz Presidentea, Osasun Departamentuko kontseilaria eta beste autoritate batzuk Osasun Etxe berrian. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Zangozako Osasun Etxe berria inauguratzeko ekitaldiko buru izan da, gaur goizean. Osasun Etxeak 9.747 lagun artatzen ditu, eta horietatik 1.324 pediatria adineko haurrak dira.


Osasun Etxeak Zangozako Oinarrizko Osasun Eskualdeko biztanleak artatzen ditu. Hots, Zangozako 5.000 biztanleak eta Esa, Xabier, Gabarderal, Ledea, Kaseda, Galipentzu, Oibar, Lerga, Eslaba, Leatxe, Aiesa, Artieda, Irurozki eta Biotzariko biztanleak.


Honako hauek ere bildu dira inaugurazio ekitaldira: María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria, Eskisabel Suescun Hualde Zangozako alkatea, Oinarrizko Osasun Eskualdeko herrietako alkateak, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko goi kargudunak.


Suescun, Sanz eta Kutz

Sanz Presidentea, Zangozako alkatea den Eskisabel Suescun eta Osasun Departamentuko kontseilaria, Osasun Etxe berrian. ( irudia handitu )

Inauguratu duten eraikina berria da, eta 1.250 metro koadroko azalera du (1.118 metro erabilgarri), solairu bakarrean. Osasun Etxe berriak 15 kontsulta gela ditu: 4, medikuntza orokorrekoak; 1, pediatriakoa; 5, erizaintzakoak; 1, birgaiketakoa; 1, ginekologiakoa; 1, emaginarentzat; 1, larrialdietarako; eta 1, balio anitzekoa. Beste ekipamendu batzuk ere baditu: birgaiketarako gimnasioa, erabilera anitzeko aretoa, gizarte lanetarako bulegoa, albaitarientzako bulegoa, eta administrazio eta mantentze guneak (administrazioa, historia klinikoen artxiboa, biltegia, zuzendariaren bulegoa, liburutegia, bilera aretoa, ofizioak, komunak, eta zaindarien gelak). Laburbilduz, artapen eremuak Osasun Etxearen %54 hartzen du; gaixoak onartzeko eremuak, %10; osasun langileentzako eremuak, %15; erabilera anitzeko eremuak, %14; eta instalazioek eta biltegiak, %7.


Osasun Etxeko langile zerrendari dagokienez, 8 familia medikuk, sostengurako 5 medikuk, 2 pediatrak, 8 erizain titularrek, sostengurako 5 erizainek, gizarte langile 1ek, eta 6 administrarik osatzen dute. Gainera, birgaiketarako mediku 1, ginekologo 1 eta emagin 1 ere jarduten dira Osasun Etxean, astean zenbait egunetan. Larrialdietako zerbitzua dute, 15:00etatik 8:00etara, eta mediku eta erizain batek osatutako bi talde jarduten dira bertan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa