Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Atezko goi hornidurako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu da
astelehena, 2008.eko otsailak 25Atezko goi hornidurako obren (1. fasea) proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du Nafarroako Gobernuak, erabaki bidez, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako. Aipatu proiektuan 1.097.912,75 euroko inbertsioa aurreikusten da. Toki Administrazio Departamentuak 741.143,32 euro emanen ditu proiektu horretarako.
Aipatu Udalaren arabera, aipatu lana lehenbailehen egitea ezinbestekoa da Atezko herriei ur hornidura egonkorra eskaintzeko behar bezalako bermeekin, eta horrela saihestuko dira agorraldiak, ur murrizketak eta arazo higieniko-sanitarioak.