Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak korritu tasa finkatu du 1996an finantza entitateekin sinatutako lankidetza akordioetara bildu diren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako maileguetan
astelehena, 2008.eko otsailak 25Nafarroako Gobernuak Erabaki bat hartu du korritu tasa finkatzen duena 1996an finantza entitateekin sinatutako lankidetza akordioetara bildu diren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuetan.
1993an finantza entitateekin sinatutako lankidetza akordioetara bildu diren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuetan aplikatutako korritu tasa %4,968koa izanen da. Ezein kasutan finantza entitateek ez dute aplikatzerik izanen urteko korritu tasa eraginkor handiagorik, errealitatean aplikatzen diren ordainketa epemugen aldizkakotasuna kontutan hartu gabe.
Korritu berrikusia bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie eta 2008ko martxoaren 1ean indarra hartuko du.