Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak 4,18 milioi euro gastatuko du Informatika Zentroaren eta zerga-informazio sistemaren mantentzean
astelehena, 2008.eko martxoak 3Nafarroako Gobernuak 4,18 milioi euro gastatuko du 2008. urtean zehar Informatika Zentroaren eta ordenagailu zentralaren mantentze eta kudeaketan eta zerga-informazio sistema integratuaren mantenimenduan. Horrela dio Gobernuak gaur goizean onetsitako erabaki batek, zeinaren bidez aipatu lanak Nafarroako Ekoizpen Informatikoa, S.L. (PIN) sozietate publikoari eskatzen zaizkion. Sozietate hau 2006ko azaroan eratu zen eta haren helburu soziala da zerbitzu informatikoak eskaintzea, aplikazioen garapena eta erabiltzaileei laguntzea, besteak beste.