Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria Zubiriko kontsultategi berria inauguratzeko ekitaldiko buru izan da, gaur goizean. Esteribarko udalerrian dagoen kontsultategiak osasun txartela duten 504 lagun artatzen ditu, eta sendagile bat eta erizain bat jarduten dira bertan.
Kutz kontseilaria Manuel Carpintero, Isabel Martín eta Francisco Javier Bordarekin.
(
irudia handitu
)
Kontsultategia egiteko Udalaren lokal batzuk berritu dituzte. 108,5 metro koadroko azalera du, eta bertan, honako areto hauek daude: medikuntza orokorreko kontsulta gela 1, erizaintzako kontsulta gela 1, gaixoak onartzeko gunea, itxarongela, eta komunak, biltegia eta ofizioa.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 80.250 euro eman dizkio Esteribarko Udalari kontsultategia eraikitzeko, eta gainera, 23.072 euro ordaindu ditu ekipamenduetarako. 16.966 euro ekipamendu orokorretarako izan dira, 5.222 altzari klinikoetarako, eta 884 barneko seinaleetarako. Kontsultategiak Udalaren titulartasunekoak dira, eta ekipamendua eta osasun langileak, berriz, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren mende daude.
Kutz kontseilariarekin batera, tokiko agintariak eta Osasun Departamentukoak ere bildu dira inaugurazio ekitaldira. Honako hauek, besteak beste: Francisco Javier Borda Garde Esteribarko alkatea, José Carlos Garde Celigüeta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, eta Isabel Martín Montaner Osasunbideko Lehen Mailako Artapeneko zuzendaria. Esteribarko biztanleek ere parte hartu dute ekitaldian.