(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hirurogeita lau ikaslek Europan amaituko dituzte LHko ikasketak asteartea, 2008.eko apirilak 1

Goi mailako heziketa zikloetako hirurogeita lau ikaslek Europar Batasuneko zenbait herrialdetan hasiko dute, apirilaren lehenbiziko egunetan, haien karrerako azken lanbide modulua: "Prestakuntza lantokietan". Hiru hilabeteko trebakuntza izanen da, eta ERASMUS programaren bidez gauzatuko da Erresuma Batuko, Frantziako, Italiako eta Eslovakiako lantoki batzuetan.


Pérez-Nievas kontseilaria eta Pedro González, Europan praktikak egingo dituzten ikasleekin. ( irudia handitu )

Programa hau unibertsitateko ikasleentzat mugatuta egon da orain arte, baina aurten, estreinakoz, goi mailako lanbide heziketako ikasleei eskaintzen die ikasketak Europako herrialdeetan egiteko esperientziarako aukera. Hori dela eta, hezkuntza Departamentuak ERAMUS Partzuergo bat sustatu du Nafarroako Gobernuko LHko ikastetxeetako ikasleentzat.


Hasiera batean, LHko ikasleek ERASMUS programan izanen duten parte-hartzea heziketa ziklo bakoitzean nahitaez egin beharreko praktikak, hau da, Prestakuntza Lantokietan izeneko modulua, atzerriko enpresetan egitera mugatuko da. Horrela, ikasleak, lanbide esperientzia bereganatzeaz batera, Europar Batasunaren mailako lan merkatuaren baldintzetara egokitzen joanen dira, gaitasun berariazkoak eskuratuko dituzte eta harrerako herrialdearen ezaugarri ekonomiko eta sozialak hobeki ulertuko dituzte.


Programako partaideek hizkuntza landu dute Nafarroan atzerrira atera baino lehen, eta ondoren, destinoko herrialdean ere, beste prestakuntza aldi batean parte hartuko dute, harrerako herrialdean eta haietako bakoitzaren lan ingurunean integratzen laguntzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Listado completo de alumnos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa