Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Oritsoaingo udalerriko presidente-kudeatzailea izendatu du
astelehena, 2008.eko apirilak 7Nafarroako Gobernuak María Victoria Álvarez Labiano izendatu du Orisoaingo Udalerriko presidente-kudeatzaile.
Udalerri hau kontzeju ireki gisa kudeatzen da, Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak ezartzen duenarekin bat eginik.
Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren arabera, Nafarroako Gobernuak presidente kudeatzailea izendatu behar zuen, izan ere, Orisoaingo Udalerriaren zirkunskripzioan ez zen hautagai-zerrendarik izan azkeneko udal hauteskundeetan. Beraz, gaurko erabakiaren bidez aipatu izendapena egiten da.