(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

13,5 milioi €-ko gastua baimendu du Gobernuak, Garapenerako Lankidetzako proiektuetarako diru laguntzen hiru deialdi egiteko

astelehena, 2008.eko apirilak 7

Nazioarteko lankidetza, garapenerako hezkuntza eta lankidetza teknikoko programetarako laguntzak izanen dira


Nafarroako Gobernuak hiru erabaki hartu ditu, eta hartara, 13,5 milioi €-ko gastua baimendu du, Garapenerako Lankidetzako proiektuak finantzatzeko diru laguntzen hiru deialdi egiteko. Hainbat urtetan egiteko gastua da, eta ondorioz, beharrezkoa da Gobernuak baimena ematea. Zehazki, 11,6 milioi € nazioarteko garapenerako lankidetzako programetarako izanen dira; milioi 1 €, berriz, garapenerako hezkuntzako proiektuetarako; eta amaitzeko, 907.132 €, lankidetza teknikoko proiektuetarako.


Garapenerako Lankidetzari buruzko 5/2001 Foru Legean adierazita dagoenez, Nafarroak beste herrialde batzuekin lankidetzan aritzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Lankidetza horren helburuak dira herrialdeen garapen integrala bultzatzea, bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzen laguntzea, txirotasun egoerak samurtu eta zuzentzea, eta giza garapen solidario eta egonkorrari bidea ematea, askatasun handiagoarekin, eta garapen ekonomikoaren emaitzak zuzenago banatuz. Aipaturiko lankidetzari jarraiki, Nazio Batuen Erakundeak 2000n hitzartu zituen Garapenerako Milurteko Helburuen lorpenean parte hartu behar du Nafarroako Gobernuak, modu solidarioan. Gainera, Garapenerako I. Plan Zuzentzaileko printzipioen eta helburuen gunean dagoen lankidetza da. Gogoan izan behar dugu aipaturiko Planeko modalitate eta bitartekoen artean daudela Garapenerako Lankidetzako urte anitzeko programak, eta Nafarroako nazioarteko lankidetzak eraginkortasun eta eragin handiagoa izatea dutela helburu.



Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako programen deialdia


Gobernuak 11,6 milioi €-ko gastua onartu du Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako programetarako. 4,1 milioi € 2008ko ekitaldirako izanen dira; 4 milioi €, berriz, 2009rako, eta amaitzeko, 3,5 milioi €, 2010erako.


Deialdi horren bidez urte anitzeko programak finantzatuko dituzte, Nafarroako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GGKE) batera. Programa horien helburua izanen da, hain zuzen, garatzen ari diren herrialdetan beharrean daudenen oinarrizko beharrizanak zuzenean asetzea. Programa horiek Nafarroako toki erakundeek proposatuko dituzte, eta kasuan kasuko herrialde haietan dituzten solaskideekin lankidetzan burutuko dituzte. Azken batean, txirotasunaren aurka borrokatzea eta herritarren bizi-kalitatea eta dagokien herrialdean bertan garatzeko ahalmena hobetzea izanen dituzte helburu.


Eremu geografikoari dagokionez, Plan Zuzentzailean deskribatuta dauden herrialdeetan eginen dituzte programok. Honako herrialde hauetan, hain justu: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Nikaragua, Peru, Aljeria, Maroko, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania, Etiopia, Kenya, Mali, Mozambike, Nigeria, Uganda, Palestina eta Saharan.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa