(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4,41 milioi euroko gastu konpromisoa hartu du nekazaritza eta elikadura industrietan inbertsiotarako laguntzak emateko

astelehena, 2008.eko apirilak 7

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 4,41 milioi euroko gastu konpromisoa har ditzan nekararitza eta elikadura industrietan inbertsiotarako laguntzek emateko xedez.


Horrela betetzen da 2007-2013 aldiko Landa Garapeneko Planaren helburuetako bat. Jakina denez, aipatu plana Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak onetsia da.


2008. urteko lehen hiruhilekoan zehar 37 enpresendako dirulaguntzak konprometitu dira eta enpresa horiek denera 34,7 milioi euroko inbertsio eginen dute. Dirulaguntza hauen helburua lehiakortasuna hobetzea da garapen eta berrikuntzarako laguntzen bidez. Azken finean, egiten diren inbertsioekin enpresaren osoko errendimendua hobetu nahi da eraldatze eta merkaturatzen prozesuetan eta nekazaritza eta elikadura sektoreari lotutako produktu eta teknologia berrien garapenean.


Nekazaritza eta elikadura industrietan inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdia zabalik dago eten gabe, hortaz, konprometitutako gastuak gora egiten du onuradunek beren planak zehaztu ahala. Zehatz-mehatz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lagutza hauen 166 espediente izapidetu zituen joan zen urtean eta denera 26,1 milioko dirulaguntzak banatu ziren. Onuradunak 131 enpresa izan ziren, eta 35 entitate kooperatiben sektorekoak. 2008. urtean 28 milioi euroko dirulaguntzak aurreikusten dira nekazaritza eta elikadura enpresendako.


Foru Komunitatean nekazaritza eta elikdadura empresei ematen zaizkien dirulaguntzetan kontutan edukitzen dira hainbat alderdi, eta horien artean hauexek nabarmentzen dira: enpresa Nafarroan berria den ala ez; dirulaguntzen onuradunaren arabera: kooperatibak, nekazaritzako sozietateak edo lehentasunezko sektoreak (fruta eta barazkiak, haragia, esnea, ardoa, oliba-olioa, eta abar); Dirulaguntzak Kalitatearen Kontseilu Erregulatzaileetan sartutako produktuei zuzentzen zaizkien ala ez; enpresak internalizazio edo I+G prozesuetan dauden ala ez; enpresen ekoizpen osoa artisau-produktuak edo produkto ekologikoak diren ala ez.


Jakina denez, nekazaritza eta elikadura enpresendako laguntzak Nafarroako Landa Garapeneko Programaren barrenean kokatzen dira, eta programa horren aplikazioak, 2007-2013 aldian eginen denak, 502 milioi euroko gastu publikoa ekarriko du, horietarik 390 milioi Nafarroako Gobernuaren kargura. Gobernuaren apostua da landa garapen orekatu eta jasangarria lortzea. Gainerako gastu publikoa (112,3 milioi euro) Europar Batasunaren kargura joanen da, FEADER fondoen bidez (Europako Landa Garapeneko Nekazaritza Fondoa).


Zifra hauek alderatzen badira 2000-2006 aldiko Landa Garapeneko Planarekin, ikusiko da gastu publikoaren gorakada %47koa izandu dela, Europar Batasunaren aportazioak %38ko beherakada izan badu ere. Horrek esan nahi du Nafarroako Gobernuaren aurrekontu-esforzua %144ra arte handitu dela.


Gogoratu behar da 2007-2013 aldiko Nafarroako Landa Garapeneko Programa Europar Batasunak onetsi zuen Espainiako lehena izan zen (2007ko abenduaren 4a). Hortaz, Nafarroa izan zen Espainiako komunitate bakarra joan zen ekitaldi ekonomikoan europako fondoak jaso zituena.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa