(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Milioi bat eurotik gorako dirulaguntzak onetsi dira herriko jarduera ekonomikoetarako poligonoak sustatzeko

astelehena, 2008.eko apirilak 7


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresa zuzendari nagusiari 1.146.999 euroko gastu konpromisoa har dezan herriko jarduera ekonomikoetarako poligonoak sustatzeko dirulaguntzen 2008ko deialdirako.


Gobernuaren baimena ezinbestekoa da, izan ere, gastua hainbat urtetan egin behar baita. Zehatz-mehatz, aurreikusten diren 1.146.000 euroetatik 646.999 euro 2008ko aurrekontuen kargura ordainduko dira eta gainerako 500.000 euroak 2009ko aurrekontuaren kargura. Aurtengo deialdiaren helburua urbanizazio obrak diruz laguntzea da bai jarduera ekonomikoetarako poligono berrietan bai industrialde kontsolidatuetan (azpiegitura arazoak konpontzeko), beti ere bi kasuetan ekimen pubikokoak badira.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa