(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Osasunaren Mundu Egunaren helburuekiko konpromisoa adierazteko ekitaldi baten buru izan da astelehena, 2008.eko apirilak 7

Aurtengo Osasunaren Mundu Eguneko leloa "Osasuna babestea klima aldaketaren aurrean" da, eta Nafarroako erakundeek bat egin dute ospakizunekin


Sanz Presidentea irudiaren erdian, Elena Torres eskuinean eta Kutz kontseilaria bere ezkerrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea ekitaldi bateko buru izan da, gaur goizean. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko lorategietan egin dute, bertan dagoen ehun urtetik gorako sekuoiaren azpian, eta Foru Komunitateko erakundeek Osasunaren Mundu Egunaren helburuekiko duten konpromisoa berrestea izan du helburu. Aurtengo leloa "Osasuna babestea klima aldaketaren aurrean" da.


Ekitaldian parte hartu dute honako hauek ere: Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidenteak; María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak; José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak; eta Osasun Departamentuko goi kargudunek.


Osasunaren Mundu Erakundeak, aurten hautatu duen leloaren bidez, klima aldaketak munduko osasun segurtasunerako hainbat mehatxu dakartzala adierazi nahi izan du. Hainbat motatako arriskuak dira, mundu osoan eragina dutenak: muturreko gertakari meteorologikoak izateko arriskua handitzetik hasi, eta gaixotasun kutsakorren dinamikaren aldaketaraino.


Osasunaren Mundu Erakundeak mundu mailako erronkari aurre egiteko lankidetzan jardun daitezen eskatu die herri botereei. Hasteko, informazioaren bidez, gizarteak prestakuntza hobea izan dezan klimarekin zerikusia duten osasun arazoei aurre egiteko. Aipaturiko erronkari aurre egiteko osasun arloko planak egin beharko dira, eta besteak beste, honako neurri hauek hartu beharko dira: gaixotasun kutsakorren zaintza eta kontrola indartzea, gero eta urriagoa den ura modu seguruagoan hornitzea, eta larrialdietan osasun ekintza koordinatzea.


Nafarroako Gobernuak bere egin du Osasunaren Mundu Erakundearen ekimena, eta zentzu horretan, gaur goizeko ekitaldi instituzionala antolatu du. Osasun Departamentuko kontseilariak mintzaldi labur bat egin du, eta Foru Komunitateko erakundeek osasunaren eta ingurumenaren arloan egiten dituzte esku-hartzeak nabarmendu ditu. Gainera, gizarteari dei egin dio, ingurumena babesteko neurriak eta arrisku egoeran dauden talde eta herrialdeekiko elkartasuna sustatzeko. Ondoren, Gobernuko eta Parlamentuko presidenteak mintzatu dira, eta Osasunaren Mundu Egunaren esanahiari buruzko mezuak eman dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa