(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremua”, Udalez gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala onartu da

astelehena, 2008.eko apirilak 7

Nafarroako Gobernuak “Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremua” Udalez gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala onartu du. Egitasmoa Lana, Merkataritza, Teknologia eta Industria Departamentuak sustatu du, Navarra de Suelo Industrial, SA (NASUINSA) elkarte publikoaren bidez.


UEPSren xedea edozein azpiegitura eta zerbitzutarako hornituta egongo den lurzoru antolatua sortzea da, Legarda, Obanos eta Uterga udalerrietan. Hartara, enpresa proiektuak bultzatu eta garatu ahal izango dira Iruñea Eskualdean eta Logroño-Iruñea ardatzean, Foru Komunitatearen jarduera ekonomikoen lurzoru publikoaren sarea osatuz. Legardako hirigunearen hegoaldean, Muruzabalen ipar-ekialdean eta Obanosen iparraldean industria lurzoruko eremu publikoa sortu nahi da “ erakargarria izango dena, batez ere, energiaren eta garraioaren erabateko premia duten eta kokatzeko eremu handiak behar dituzten jardueretarako”.


Lurraldea Antolatzeko Batzordeak (LAB), apirilaren 2an, asteazkenean, eginiko bileran, Planaren alde egin zuen eta UEPSri aurkeztutako 25 alegazio onartu zituen. Halaber, enpresa eremuaren azalera %50,4 murriztea eta Obanos udalerrian sartutako eremua %87 murriztea erabaki zen. Beraz, Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremuaren azalera osoak 589.068 metro karratu izango ditu. Udalerrien araberako azaleren mugatzea, berriz, honako hau da: Legardan 455.737 metro karratu, osoaren %77,3; Utergan 105.807 metro karratu, osoaren %17,9; eta, Obanosen 27.524 metro karratu, osoaren %4,6. Horrela, poligonoaren eremua gehien murriztuko duen udalerria Obanos izango da, 226.002 izatetik 27.524 metro karratu izatera igaro baita; hau da, eraginpeko azalera %87 murriztu da.


Akordioak, aurkeztutako alegazioak ebatzi dituenak (guztira 1.330 aurkeztu dira 129 taldetan. Eduki desberdineko 35 alegazio bereizi dira), hainbat erabaki jasotzen ditu. Lehenik eta behin, bide antolamendua ezabatuko dela adierazten du; hain zuen ere, A-12ak NA-1110 errepidearekin bat egiten duen gunean aurreikusitako biribilgune berritik abiatzen dena eta goiko terrazatik doana bertan kokatutako industria gunera iritsi arte. Halaber, eremu beretik doazen zerbitzu azpiegitura guztiak birplanteatuko dira, ureztatze eremu babestuan eraginik ez izateko. Horrez gain, UEPSren Araudiaren 7. artikuluan ezarritako erabileren taula egokitu egingo da. Horretarako, balio anitzeko ekipamenduetarako onartutako erabileren artetik “bulegoei” eta “hirugarren sektoreari” dagozkionak kenduko dira; ur fekalak saneatzeko, industria urak arazteko eta edateko ez den ura jasotzeko eta banatzeko azpiegiturak UEPSren Hirigintza Proiektuan sartuko dira; eta, 2006ko urriaren 26ko txostenean jasotako erabakiak beteko dira; hain zuzen ere, Herri Lanen Zuzendaritza Orokorraren Proiektuen, Trenbideen eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak eginikoa. Halaber, bete egingo da Ura eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 592/2008 Ebazpena, Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremuari buruzko Ingurumen Eraginaren Adierazpena jasotzen duena.


Dagozkien txostenetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, UEPSren Hirigintza Proiektuak, behin betiko onarpena jaso aurretik, honako organo hauen aldeko txostena jaso beharko du: Ur eta Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorra, Obra Publikoen Zuzendaritza Orokorra, Babes Zibileko Zuzendaritza Orokorra, Kultura Ondasunaren Zuzendaritza Orokorra, Iruñea Eskualdeko Mankomunitatea, Izarbeibarko Mankomunitatea, Navarra Infraestructuras Locales, SA eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoa. UEPSren exekuzio aldiaren prozedura 2006ko martxoaren 16ko eta uztailaren 28ko Kultura Zuzendaritza Orokorreko Arkeologia eta Ondasun Higikorrak Atalaren txostenen arabera egingo da.


Udalez gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala indarrean sartzeko testu bategina aurkeztu beharko da. Testu horrek Nafarroako Gobernuaren Akordioan hartutako erabakiak eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamenduaren oniritzia jasoko ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa