(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko errenta kanpaina apirilaren 18tik ekainaren 20ra bitarte eginen da, baina bihar, apirilaren 10, hasiko da Interneten asteazkena, 2008.eko apirilak 9

Epea aurreko urteetan baino 16 egun lehenago hasiko da, itzulketak ere lehenago ordaintzeko


Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren 2007ko aitorpenak egiteko epea apirilaren 18an hasi eta ekainaren 20an amaituko da aurten, baina bihartik aurrera aurkeztu ahal izanen dira aitorpenak, Interneten bidez soilik.


Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Miranda Simavillak eta Nafarroako Tributu Agentziaren zuzendari kudeatzaile José Ignacio Pérez de Albéniz Anduezak aurkeztu dute gaur goizean aurtengo kanpaina, prentsaurreko batean.


Berritasun nagusiak dira, batetik kanpainaren iraupena luzeagoa izanen dela eta datak aurreratu eginen direla; zergadunen etxeetara bidaliko diren autolikidazio proposamenen kopurua handitu egin dela eta 2007an onetsitako erreforma fiskala aplikatuko da, presio fiskal txikiagoa eraginez.


Kanpainaren datak eta baliabideak


Esan bezala, aurtengo kanpaina ohi baino 16 egun lehenago hasiko da. Horren ondorioz, itzulketak ere aurreratuko dira, ez ordea ordaintzea dagokien aitorpenen ordainketa datak, aurreko urteetakoak izanen baitira: uztailaren 2a eta azaroaren 20a.


Izan ere, kanpaina hasita dagoela esan daiteke, gaur bertan, apirilaren 9, jasoko direlako 165.411 etxetara bidalitako aitorpen proposamenak, Nafarroako zergadunen erdienak (217.593 zergadun), hau da, iazkoak baino %5,7% gehiago. Kopuru horretatik, %71ri itzultzea dagokie, 62,3 milioi euro egiten duen zenbatekoarekin. Itzulketaren batez bestekoa 528 eurokoa da proposameneko.


Horrez gain, bihartik hasita –apirilaren 10- internet bidez aurkeztu ahal izanen dira aitorpenak, www.navarra.es web orria erabiliz. Bitarteko hori aukeratzen duten zergadunek zazpi eguneko epean jasoko dute itzulketa.


Azkenik, apirilaren 18tik ekainaren 20ra arte, aitorpenak aurkezteko ohiko bideak erabili ahal izanen dira. Horien artean, Tributu Ogasunaren sei bulegoak. Horietara joateko aurretiazko hitzordua apirilaren 16tik aurrera eskatu ahal izanen da 901 505 505 telefonoan (8:30etatik 17:30etara) eta www.navarra.es web orrian.


Era berean, 23 entitate laguntzaileetako 1.300 laguntza guneetara jo daiteke aitorpena egitera.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
La campaña al detalle (formato pdf)
 Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa