(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abian da atzerrian unibertsitate ikasketak egiteko laguntzak eskatzeko epea ostirala, 2008.eko apirilak 11

2007-08 ikasturtean, 373 ikaslek jaso zituzten aipaturiko laguntzak


Nafar ikasleak nazioarteko unibertsitateetara joateko laguntzen deialdia egin du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak. Laguntza horiek ez dute zerikusirik Erasmus Agentzia Nazionalak eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ematen dituzten laguntzekin, eta ezta Nafarroako unibertsitateek edo beste erakunde edo entitate publiko edo pribatuek eman ditzaketen laguntza osagarriekin ere. Hezkuntza Departamentuaren laguntzak bateragarriak dira, gainera, horiekin guztiekin.


Laguntzen kopuruak nabarmen egin du gora azkeneko urteetan. Hartara, 2000ko laguntzek 212 onuradun izan zituzten, eta 2007-08 ikasturtekoek, berriz, 373.


Deialdia 2008-09 ikasturterako da, eta nafar familiei laguntzak ematea du xede, seme-alabak atzerriko unibertsitateetara joateak eragiten dituen gastuak finantzatzeko. Laguntzak eskatzaileei emanen dizkiete, zuzenean, eta eskaera egin nahi duten ikasleek 2008-09 ikasturtean nazioarteko unibertsitateetara joateko programa batean sartuta egon beharko dute, lehen edo bigarren zikloan.


Egonaldiaren iraupena gutxienez ere hiru hilabetekoa izanen da; eta bederatzi hilabetekoa, gehienez ere. Laguntzen hilabeteko zenbateko zehatza finkatzeko, eskabide baliodunen eta finantzaturiko hilabeteen kopurua hartuko dute kontuan. Laguntzak emateko 353.750 euro erabiliko dituzte, guztira.


Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, eta epea 2008ko maiatzaren 31n amaituko da. Informazio gehiago nahi duenak www.pnte.cfnavarra.es web orria erabili beharko du (Ikasketen Gida/Bekak eta Laguntzak/Deialdia/Mugikortasunerako laguntzak/Ikasleak 2008-2009 ikasturtean atzerriko unibertsitateetara joateko laguntzen deialdia).


Azkeneko datuak


2007-08 ikasturtean, Nafarroako 373 unibertsitariok eskuratu zituzten laguntzak. 258 Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak izan ziren, 60 Nafarroako Unibertsitatekoak, eta 55, beste unibertsitate batzuetakoak (Euskal Herriko Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, edo Valladolideko Unibertsitatea, besteak beste).


Nafar unibertsitarioek ikasketak atzerrian egiteko aukeratu zituzten herrialdeei dagokienez, berriz, Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Suedia, Holanda, Alemania, Estatu Batuak eta Latinoamerikako beste herrialde batzuk aipatu ditzakegu. Laguntzen onuradun gehienak egiten ari ziren ikasketak, berriz, honako hauek dira: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Industria Ingeniaritza, Ekonomia, Gizarte Lana, Telekomunikazio Ingeniaritza, Nekazaritza Ingeniaritza, eta Irakasle Ikasketak (Atzerriko Hizkuntza Espezialitatea).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa