(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak trenbide gaineko pasabide bat inauguratu du, Lodosan ostirala, 2008.eko apirilak 11

Nafarroako Gobernua Foru Komunitateko trenbide mailako pasabide guztiak kentzeko burutzen ari den programaren baitan kokatuta dauden lanak dira


Lodosako trenbide gaineko pasabidearen inaugurazioa

Alba Kontseilaria eta Lodosako alkatea inaugurazioan. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak trenbide gaineko pasabide bat inauguratu du, Lodosan, Castejón-Logroño-Bilbo trenbidean. Ekitaldira bildu dira, era berean, Jesús Mª García Antón Lodosako alkatea eta José Luis Echávarri Arraiza Herri Lanetako zuzendari nagusia ere.


Nafarroako Gobernua Foru Komunitateko trenbide mailako pasabide guztiak kentzeko burutzen ari den programaren baitan kokatuta dauden lanak dira, hain zuzen ere. Programa hori burutzeko bi akordio izenpetu zituzten. Bat, Sustapen Ministerioarekin, 1998an, trenbide mailako 20 pasabide kentzeko; eta bestea, RENFErekin, 1999an, beste 18 pasabide kentzeko. Bigarren akordioa osatzeko, gainera, eranskin edo gehigarri bat izenpetu zuten 2004an, beste 6 pasabide kentzeko. Azkeneko horietako baten lekuan dago gaur inauguratu duten pasabidea.


Aipatu ditugun hitzarmenetan, beraz, trenbide mailako 44 pasabide kentzea dago aurreikusita. Nolanahi ere, Iruñeko Eskualdean beste bi pasabide daude, eta Iruñeko trenbide begizta ezabatzeko proiektuaren bidez kenduko dituzte.

Lodosako pasabidea aipatu ditugun hitzarmenen esparruan kendu duten 39.a izan da. Beraz, beste 5 kentzea baino ez da falta. Horietako bat kentzeko lanak egiten ari dira, dagoeneko, eta gainerako 4ei dagokienez, proiektuak idazten ari dira.



Lodosako trenbide gaineko pasabidearen inaugurazioa

Lodosako pasabide berriaren irudia. ( irudia handitu )

Lanen deskribapena


Trenbide mailako pasabide zaharra kentzeko trenbide gaineko pasabide bat eraiki dute, Castejón-Logroño-Bilbo trenbideko 45+323 kilometroan, eta bost bide egin dituzte, trenbide mailako pasabidea (abelbide bat) ordezkatu duen bidea inguruko bide sarearekin lotzeko. Hartara, trenbide mailako pasabideko bidea eta bidearen ezkerreko aldetik iparralderantz egiten duena (Lodosako bazterbidera sartzeko balio izanen duena) sare orokorrean sartu dituzte, eta lurralde iragazkortasunari eutsi diote.


Gaur inauguratu duten trenbide gaineko pasabideak hiru begiko egitura du. Erdiko begiak 15,70 m ditu, eta alboetakoek, berriz, 14,30 m. Erdiko begiaren azpian Castejón-Logroño bide orokorra dago, eta bertan, ezkerreko aldean, lekua utzi dute etorkizunean bikoiztu ahal izateko. Alboetako begietan, berriz, etxaldeetarako bideak daude, eta baita trenbideko segurtasun eta komunikazio instalazioetarako zangak ere.


Beharrezko lan osagarriak ere egin dituzte: drainatze lanak, trenbidea eta trenbideko instalazioak lehengoratzea, inguruko inpaktuen zuzenketa, trenbide mailako pasabidea goratzea, zoladura, seinaleztapena eta balizak.


Lanak esleitzeko aurrekontua 859.272 eurokoa izan da, eta kontratista, berriz, "TECSA, Empresa Constructora S.A. ".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa