(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,1 milioi euroko diru laguntzak emanen ditu, Estatuko eta nazioarteko norgehiagoka ofizialetan parte hartuko duten kirol taldeentzat asteazkena, 2008.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 2.165.000 €-ko diru laguntzak emanen ditu, 2008an, Estatuko, erkidegoen arteko eta nazioarteko norgehiagoka ofizial eta ez-profesionaletan parte hartuko duten kirol taldeentzat. Horixe bera adierazi dute García Malo kontseilariak onartu duen Foru Agindu batean. Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute, aurki.


Diru laguntzen helburua da nafarrek kirola egin dezaten sustatzea. Diru laguntzen izapideak banakako ebaluazio araubidean eginen dituzte, eta taldeek, kirolariek, eta kirol taldeek norgehiagoketan parte hartzeak eragiten dituen gastuak neurri batean ordaintzeko laguntzak izanen dira. Hain zuzen ere, Espainiako eta nazioarteko kirol federazioetako egutegi ofizialetako norgehiagokei buruz ari gara, eta baita Nafarroako Kirol Institutuak interesgarritzat jotzen dituen beste norgehiagoka batzuei buruz ere.


Aurreko urteetako deialdiekin alderatuz gero, Estatuko goi mailako eta interes bereziko lehiaketetako moduluetarako diru kopurua berrikusi egin dute aurten, aurrekontuaren edo kirolaren arloko ezaugarriak direla-eta. Gainera, laguntzak emateko beste irizpide bat erantsi dute, eta hain justu, kirol proiektu batzuetarako diru laguntza %10 handitu ahal izanen dute, baldin eta parte-hartzaileen erdiak edo gehiago emakumeak badira.


Era berean, Estatuko erkidegoen arteko norgehiagoketan parte hartuko duten taldeek ere laguntzak jaso ahal izanen dituzte.


Amaitzeko, aurtengo diru laguntzetarako 834.000 € gehiago eman dituztela aipatu behar dugu. Izan ere, 2007ko laguntzen guztizko zenbatekoa 1.331.000 €-koa izan zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa