(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Isabel Ostolaza eta Juan Ignacio Panizoren "Cultura y élites de Navarra en la etapa de los Austrias" liburua argitaratu dute asteazkena, 2008.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Isabel Ostolaza eta Juan Ignacio Panizoren "Cultura y élites de Navarra en la etapa de los Austrias" (Nafarroako kultura eta elitea, Austriako etxearen garaian) liburua argitaratu du.


Liburua "Cultura y élites en la Navarra de los siglos XVI-XVII" (Nafarroako kultura eta elitea, XVI-XVII. mendeetan) izeneko ikerketa lanaren emaitza da. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren laguntza jaso zuen aipaturiko ikerketa lanak; hots, Ikertzaileen Prestakuntza eta Hobekuntzarako Laguntza (Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuko Zuzendaritza, 2003-2004). Ikerketa taldeko kideak María Isabel Ostolaza Elizondo eta Juan Ignacio Panizo Santos doktoreak izan ziren.


Liburuak zortzi kapitulu ditu. Honako hauek, hain zuzen ere: "Los más encumbrados", "La nobleza autóctona", "Los caballeros de hábito", "Ceremonial de los actos institucionales de Navarra", "La historia como forma de cristalización de la identidad del Reino", "La expedición de documentos reales en Navarra tras la conquista e incorporación a Castilla", "La educación de niños y jóvenes" eta "Impresores, libreros y lectores". Iturrien eta bibliografiaren berri ere eman dute liburuan.


Sarreran adierazi dutenez, "Nafarroako gizartea asko aldatu zen XVI-XVII. mendeetan, eta horren eragile izan ziren aldaketa politikoak, erlijio giroa, alfabetatzearen hedapena, jendaurreko zeremonietan boterearen adierazpenak egitea, protokoloaren eta etiketaren bidez gizarte antolakuntza hierarkizatzea, hori guztia testuen eta irudien bidez zabaltzea, eta antzerki barroko bihurtzea". Mende horietan "elitearen bizimodua aldatu egin zen, eta hiri inguruetara jo zuen, jatorrizko etxondoak utzi eta botere guneetatik gertu egoteko. Nafarroari dagokionez, monarkiaren gune nagusian gertatu zenaren antzera, botere gunean erregeorderriko gortea, egiazko boterea ordezkatzen zuten erakundeak, eta elizbarrutiko antolakuntza zeudela esan dezakegu. Erresumako erakundeek ere, Gorteek kasu, ibiltari izateari utzi zioten (...)".


Aipaturiko aldiaren amaieran, liburuaren egileen arabera, "Austriako etxearen gainbeherarekin batera, XVIII. mendeko Nafarroaren arrastoak hasi ziren azaleratzen, eta nafar egongaitzenek, familia aristokratikoetakoak ez zirenek, garai berrira egokitzen jakin zuten, Borboiko etxe berriaren interesen alde modu eraginkorrean eginez".


"Cultura y élites de Navarra en la etapa de los Austrias" liburuaren 700 ale argitaratu dituzte. Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean eta liburu dendetan daude salgai, 20 euroren truke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa