(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

850.000 euroko gastua onartu dute, toki erakundeek ibaiak eta sakanak hobetzeko jardunak egin ditzaten asteazkena, 2008.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuak 850.000 euroko gastua onartu du, toki erakundeek, 2009. urtean, ibaiak eta sakanak zaindu, mantendu eta bideratzeko eginen dituzten jardunak finantzatzeko. Era horretan, besteak beste, gerta litezkeen uholdeei begirako prebentzio neurriak areagotu nahi dira.


Hain zuzen ere, diruz lagunduko diren lanen helburua, batetik, ibilguen hustubideen gaitasunari eustea da, eta bestetik, ibaien urertzak txukuntzea eta ibai habitata hobetzea. Horregatik guztiagatik, toki entitateek dragatze lanak egin ahal izanen dituzte, eta baita harri-lubetak eratzeko zein ibaiak bideratzeko lanak ere.


Aipatu den gastuaren aurreko konpromisoarekin, Nafarroako Gobernuak arindu egin nahi du hurrengo diru laguntzen deialdia. Hartara, toki erakundeek denbora gehiago izanen dute, 2009. urtean barrena, egitasmoak aurkezteko eta gauzatzeko.


Ibaiak hobetzeko eta lan hidraulikoak egiteko jardunak diruz laguntzeko deialdi hau aurreko urteetan ere egin izan da; baita aurten ere. Oraingo ekitaldi honetan ere, 850.000 euro bideratu dira helburu horretarako.


Aurreko deialdietan, besteak beste, Tafallako, Azagrako, Vianako eta Uharte Arakilgo toki erakundeak aurkeztu dira deialdira. Horiek guztiek prebentzio lanak egin dituzte ibai ibilguetan; uholdeak izanez gero, arriskuak saiheste edo murrizte aldera. Beraz, deialdia arautzen duten oinarrietan, lehentasunezko balioa eman zaie ondasun babestuen izaerari, saihesten diren arriskuei eta egitasmoa gauzatzearekin ibai inguruan izaten diren ingurumen onurei.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa