(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

50.000 euroko dirulaguntza onetsi da “Nevando voy” filma 35 milimetroko formatura pasatzeko

astelehena, 2008.eko apirilak 21

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura zuzendari nagusiari 50.000 euroko dirulaguntza eman diezaion Cronopia Films, S.L. ekoizpen-etxeari “Nevando voy” filma, definizio handiko bideo formatuan dagoena, 35 milimetroko formatura pasatzeko xedez.


“Nevando voy” Maitena Muruzabal eta Candela Figueira gidoi egile eta zuzendarien lehenbiziko lana da. Luzemetraia egiteko laguntzarik izan ez zutenez, aurrekontu txikiarekin egin zen, definizio handiko bideoan eta teknikarien talde murriztuarekin.


Amaitu zenetik filmaren ibilbidean ondoko zinemaldi hauek aipatzen ahal dira: Slamdance, Kubako Zinema Pobrearen Zinemaldia, Miami Underground Film Festival eta Valladolideko Sminci. Azkeneko honetan ikusleen saria jaso zuen “Punto de Encuentro” sailean. Halaber hainbat kontaktu eduki izan dira filma areto komertzialetan erakusteko interesa agertu duten banatzaileekin.


Pelikularen oraingo formatua dela-eta (definizio handiko bideoa), ezin da eraman hura proiektatzeko interesa agertu duten nazioarteko hainbat zinemalditara, eta arrazoi berberarekin ere ezin da areto komertzialetan banatu, beraz, ekoizpen-etxeak laguntza ekonomikoa eskatu du filma 35 milimetroko formatura pasatzeko, hauxe baita formatu arrunta zinemaldi eta aretoetan.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa