Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sara Quinterok eta Miguel Oliver-ek "Encuentros con los artistas" (Topaketak artistekin) zikloko bigarren hitzaldia eskainiko dute, bihar (asteartea, apirilaren 22a), 19:30ean, "Muralla de Baluarte" (Baluarteko Harresia) Aretoan. "La pintura española en los tiempos del Arte. Veinte pintores españoles para el siglo XXI" (Espainiar pintura Artearen garaian. Espainiako hogei margolari XXI. menderako) erakusketa dela-eta antolatu duten jarduera osagarrietako bat da, eta sarrera doakoa izanen da.
"Topaketak artistekin" zikloa apirilaren 15etik 29ra bitarte ari dira egiten, eta artistak eta eurekiko interesa dutenak elkarrengana gerturatu daitezen sustatzea du helburu. Horretarako, margolari bakoitzak bere lanak azaltzeko aukera du.
Sara Quinterok (Madril, 1971) urteak daramatza hainbat arlo aztertzen, eta bere margolanetako batzuek errealitatearen eta fikzioaren arteko joan-etorria islatzen dute, jokoaren eta erabileraren arteko harat-honatak. Miguel Oliver (Madril, 1968), berriz, senezko margolaria da, espezialisten arabera.
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, gaur egungo espainiar pinturari buruzko erakusketa antolatu du, Baluarteko Harresia Aretoan, ekainaren 1era arte, eta izenburua (Espainiar pintura Artearen garaian. Espainiako hogei margolari XXI. menderako) berorren edukiaren isla dugu. Erakusketa "Punto de encuentro con el Arte Contemporáneo" (Topalekua Arte Garaikidearekin) programaren baitan kokatuta dago. 2007an, hain justu, hiru erakusketa egin zituzten programaren baitan (Nafarroako, Estatuko eta nazioarteko arte garaikideari buruzko erakusketak).