(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BEZaren Erregelamenduan hainbat aldaketa onetsi dira zerga horretan izan diren azkeneko erreformetara egokitzeko

astelehena, 2008.eko apirilak 21

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran Balio Erantsiaren Zergaren Erregelamenduan (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretua) hainbat artikulu aldatzen dituena aipatu zergan azkeneko urteetan onetsitako erreformetara egokitzeko. Erreforma horietan funtsean Estatuarekin zergak armonizatzeko neurriak hartu izan dira.


Horrela, erregelamendu berriak %4ko tasa gutxitua aipatzen du araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen eta sustapen publikoko etxebizitzen erosketan, eta baldintzak egiaztatzeko modua ezartzen du horrelako etxebizitzaren erosleek tasa gutxiturako eskubidea izan dezaten. Neurri hori ezarrita zegoen abenduaren 26ko 2/2005 Foru Dekretu Legegilean.


Bestalde, Gobernuak onetsi du irrati eta telebista digitalaren enpresei dagokien itzulketa zerbitzu hauek emateari %7ko tasa gutxitua aplikatzeagatik.


Beste aldaketa batek ezinduendako ibilgailuaren kontzeptua mugatu nahi du erabiltzaileei tasa gutxitua aplikatzeko xedez.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa