(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarrei ere 400 euro itzul diezazkiela eskatuko dio Nafarroako Gobernuak Estatuari astelehena, 2008.eko apirilak 21

Miranda kontseilariak iragarri duenez, nafarrek Estatuko gainerako biztanleen tratamendu bera izanen dute, nolanahi ere


Ministroen Kontseiluak onartu dituen azkeneko zerga neurriak aztertu ditu Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran. 2009an Ondarearen gaineko Zerga kentzea erabaki du Gobernuak, eta baita Estatuak nafarrei ere 400 euro itzul diezazkiela eskatzea ere.


Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak adierazi duenez, Estatuak 2007an izan zuen soberakinaren kontura eginen dute aipaturiko itzultzea, eta "Nafarroak era aktiboan parte hartu du soberakin horretan, egin dituen ekarpenen bidez. Hortaz, Estatuak Nafarrei ere egin beharko die itzultzea". Foru Gobernuak eta Estatuak akordioa erdiesten badute, neurria hitzarmen ekonomikoaren esparruan egituratuko dute.


Zergen erreforma


Mirandak bermatu duenez, "nafarrek Estatuko gainerako biztanleen tratamendu bera izanen dute", itzultzearen kostua Estatuak bere gain hartzen ez badu ere. Parekatze hori zergen erreformaren bidez eginen dute, hain zuzen. Kontseilariak gaineratu duenez, batik bat etxebizitzaren gaineko neurrietan eta laneko errentaren tratamenduan izanen du eragina erreformak, eta hori guztia "modu aurrerakoiagoan eta era progresiboan, 400 euroen itzultze lineal hutsetik haratago".


 Zergen erreforma aurreikusita zegoen Gobernuak eta PSN-PSOEk aurrekontuen gainean egin zuten hitzarmenean, eta itzultzeari buruzko akordioa erdietsi ala ez eginen dute; izan ere, erreformaren helburua ekonomia suspertzea da. Nolanahi ere, kontseilariak esan duenez, "kasu batean edo bestean, neurrien graduazioa desberdina izanen da".


Estatuko Administrazioak honako erabaki hau ere hartu du: Nafarroako enpresei ere eginen diete BEZaren hileroko itzultzea.

Dokumentazioa:
Oir rueda de prensa
Ver rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa