(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz lehendakariak "Hamar urte elkarrekin irakurtzen" izeneko erakusketa inauguratu du, Mendillorriko Ikastetxe Publikoan astelehena, 2008.eko apirilak 21

Nafarroako Gobernuko lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, "Hamar urte elkarrekin irakurtzen" izeneko erakusketa inauguratu du Mendillorriko Ikastetxe Publikoan, "Irakurketaren X. astea" ospatzeko. Lehendakariarekin batera, ekitaldian izan dira Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas, eta Antolaketa, Kalitate eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria, Teresa Aranaz, garai batean ikastetxeko gurasoen elkarteko kide ere izandakoa.


Sanz Presidentea, Pérez-Nievas kontseilaria eta Hezkuntza Departamentuko beste karguekin umeen lanak ikusten

Sanz Presidentea, Pérez-Nievas kontseilaria eta Hezkuntza Departamentuko beste karguek umeen lanak ikusten. ( irudia handitu )

Lehendakariak liburutegia bisitatu du, eta bertan zenbait liburu oparitu dizkie 6. mailako ikasleei, haiek arduratzen baitira urtero apalak beren maileguekin bete, liburuak kokatu, etiketak itsatsi, ikaskideei liburuak maileguan eman eta liburutegiko gainerako lanak egiteaz. Lehendakariak, berriz, liburu bat eta liburutegiko txartela jaso ditu umeen eskuetatik; ondoren, ikus-entzunezko muntai bat ikusi du, hamar urte hauetan egindako lanari buruzkoa, eta "Hamar urte elkarrekin irakurtzen" izeneko erakusketa bisitatu du. Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ezkaratzean dagoen erakusketa ikasleek osatu dute, ikastetxe honetan "Liburuaren Eguna" dela eta ezarritako "Irakurketa Bultzatzeko Astean" hamar urte hauetan egin dituzten argazkiak, materialak, jarduerak eta lanak bilduta.


Aurten, erakusketa zenbait panelek osatzen dute, aurreko urteetan erabili eta berreskuratu dituzten materialekin, gehienak ikasleek diseinatu eta egindakoak; ikastetxeko liburutegiari dohaintzan emandako liburu berri batzuk ageri dira erakusketan eta, lanaren truke jasotako sariekin batera, ikusgai daude liburutegiko lehen txartela, irakurketaren lehen maleta, irakurketaren Oscar sariak eta intereseko beste zenbait oroigarri.


Liburutegi apartekoa


1999. urtean, eskolako liburutegi hau eratzeko proiektua egin zenean, hiru helburu ezarri ziren: irakurzaletasuna piztu, sortu eta hedatzea; hura erraztea (denbora-pasarako nahiz arauzkoa) eta ikasleei eskolako liburutegiaren aldeko ohitura eta jarrerak ematea. Aipatutakoa lortzeko modua gozamenezko irakurketa bultzatzeko jarduerak gauzatzea zen, ongi pasatzeko eta ikasteko bitartekoa izan zedin. Horrela, irakurtzera animatzea ikastetxearen bere-berezko ezaugarria bilakatu zen berehala.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa