(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Nafarroa Autonomoa” Plana onartu du Gobernuak, langile autonomoei sostengua emateko

astelehena, 2008.eko apirilak 21

Nafarroako Gobernuak “Nafarroa Autonomoa” Plana onartu du; hots, langile autonomoei sostengua emateko neurrien Plana.


Langile autonomotzat hartzen dira honako hauek: pertsonalki, zuzenean, norberaren kontura, beste batzuen zuzendaritzaren eta antolakuntzaren esparrutik kanpo, eta irabazi asmoarekin jarduera ekonomiko edo profesionalak egin ohi dituzten pertsona fisikoak, besteren konturako lanpostuak sortu ala ez. Langile autonomoek garrantzizko aberastasun iturria osatzen dute Nafarroan; izan ere, Foru Komunitatean 59.000 bat pertsona jarduten dira autonomo gisa, eta horietatik 44.000 Langile Autonomoen Erregimen Berezian izena emanda daude, Gizarte Segurantzan.


Hasieran, autoenplegua edo lan autonomoa etekin eta tamaina txikiko jarduerekin lotuta egoten zen, sarritan. Gaur egun, ordea, egoera hori aldatu egin da, eta lan autonomoa balio erantsi handiko jarduerekin lotuta dago, antolakuntzako garapen berrien eta informazioaren gizartearen hedapenaren ondorioz. Hartara, pertsona askok jarduera ekonomiko edo profesionalak abiatzeko eta nork bere erabakiak hartzeko aukera balioetsi eta autonomo izatea hautatzen dute.


Langile autonomoak sustatzeko eta sostengua emateko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bultzatzen dituen neurriak biltzen ditu, labur-labur, Gobernuak onartu duten Planak. Hain zuzen ere, berrogeita hamaika neurri dira, eta zazpi ataletan sailkatuta daude.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa