(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hitzarmen bat onetsi da Geologia eta Meatzaritza Institutuarekin sinatzeko meatzaritza jardueren antolamendu lanetarako

astelehena, 2008.eko apirilak 21

Ebroko Erriberako Mendebaldeko Eskualdean agregakin sektorearen meatzaritza- eta ingurumen-antolamendua aurreikusten da


Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena onetsi du gaurko bilkuran Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuarekin sinatzeko Ebroko Erriberako Mendebaldeko Eskualdean agregakin sektorea antolatzeko meatzaritza eta ingurumen ikuspuntutik eta gero antolamendu horren berri emateko liburu baten eta beste euskarri batzuen bidez. Horretarako 83.750 euroko gastua onetsi da.


Hitzarmen horretan sartutako jarduerak 2008. urtean zehar eginen dira eta aurreikusita daude Foru Komunitateko Meatzaritza Jardueren Plan Zuzendarian eta Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuaren arteko Akordio Markoan. Aipatu akordioa 1987an sinatu zen Foru Komunitatean meatzaritza arloko ikerkuntza programak sustatzeko xedez.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa