(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Gares-Itzarbeibarreko eskualdeko APA Sareko Gasbide” proiektua Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratu da

astelehena, 2008.eko apirilak 21

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratzeko “Gares-Itzarbeibarreko eskualdeko APA Sareko Gasbide” proiektua, Gas Natural Distribución, S.D.G., S,A., enpresak sustatzen duena.


Hartutako erabakian aipatzen denez, gasbidearen behin-betiko trazadurak paralelismoa mantendu behar du Faltzes-Irurtzun gasbidearekin, eta Itzarbeibarreko Jarduera Ekonomikoetarako Eremuaren Proiektu Sektorialaren ordenamenduan gasbide horretarako erabakitzen den behin-betiko trazadurarekin bat eginen du. Sustatzaileak bete beharko ditu Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak 2007ko martxoaren 1eko txostenetan ezarritako baldintzak bai eta Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuaren txostenaren ondorioz etor litezkeenak.


Espedientea jende aurrean jarriko da hilabeteko epeaz eta aldi berean audientzia emanen zaie ukitutako udalei. Horretarako, espedientea eskuragai egonen da Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan eta aipatu epean zehar nahi adina alegazio aurkezten ahalko dira.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa