(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Kornuallesko Konderriak (Ingalaterra) energia berriztagarriei buruzko hitzarmena izenpetu dute asteartea, 2008.eko apirilak 22

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, eta Kornuallesko Konderriak (Ingalaterra) energia berriztagarriei buruzko hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean. Testua José María Roig Aldasoro kontseilariak eta Adam Paynter Kornuallesko Konderriko diputatuak sinatu dute, gaur goizean, Nafarroako Jauregian egin duten ekitaldian.


Adam Paynter (ezkerrean) eta Roig kontseilaria, hitzaremena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Tim German Kornuallesko Ingurumen Garapenerako Agentziako zuzendariak ere parte hartu du informazio ekitaldian.


Hitzarmenaren helburua da Nafarroak eta Kornuallesek energia berriztagarri eta iraunkorren arloko jardunbideei buruzko ezaguerak partekatzea.


Zehazki, Nafarroak eta Kornuallesek batera eginen dute lan, honako hauek erdiesteko: ekintza komunak egiteko harremana garatzeko, eta Europaren finantzaketa lortzea garrantzitsua denean, energiarekin zerikusia duten proiektuetarako eskariak batera egiteko; Europar Batasunari eta bertako kide diren herrialdeei gomendioak egiteko, gai komunen gainean; bi lurraldeen interesekoak diren ezaguerak, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko, eta baita garrantzizko ikerketa arloetakoak ere; nazioarteko sareak eta sozietateak partekatzeko; interes komuneko arloetako ekintzak egiteko aukera emateko, kideei eta bi lurraldeetan interesa dutenei.


Intereseko gai komunei dagokienez, honako hauek izan daitezke: energia berriztagarriek eta eraginkortasun energetikoak garapen ekonomiko iraunkorrari eta bi lurraldeen birsorkuntzari egin diezaieketen ekarpena; Nafarroako eta Kornuallesko baliabide naturalak erabiltzeko prozesuaren kudeaketa iraunkorra, elektrizitatea eta beroa sortzeko, eta bi lurraldeetako giza eta natur baliabideetarako arriskuak minimizatzea; energia iraunkorra erabiltzea herritarren bizi-kalitatea hobetzeko; bi lurraldeen nolakotasunari eta ezaugarriei eustea, energia iraunkorraren erabilera egokiaren buru gisa; energia iraunkorrari buruzko programetako parte-hartzea bermatzea; eta Nafarroa eta Kornualles sustatzea, Europan zein nazioartean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa