(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

11.000 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten gazteak lanera bideratzeko programan, 2007an asteazkena, 2008.eko apirilak 23

Programa Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, eta UGT eta CCOO sindikatuek egiten dute


Gazteak lanera bideratzeko programan 15 eta 30 urte bitarteko 11.327 gaztek parte hartu zuten, 2007an. Programa Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez, eta UGT eta CCOO sindikatuek egiten dute.


Programaren balantzea María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak aurkeztu du, gaur goizean, prentsaurrekoan. Informazio ekitaldian parte hartu dute, era berean, Estíbaliz Garcíak eta Rubén Belzuneguik, UGT eta CCOO sindikatuetako Gazteria Departamentuetako arduradunek (hurrenez hurren).


Programa nafar gazteei zuzenduta dago, eta heziketa alditik laneko bizitzara igarotzen laguntzea du helburu. Zehazki, Bigaren Hezkuntzako, Lanbide Lantegietako edo Unibertsitateko azkeneko mailako ikasleei, lanerako prestakuntzako ikastaroetako ikasleei, lehenago parte hartu zuten taldeetako gurasoei, eta gazteentzako informazio eta orientazio guneak (UGT eta CCOO sindikatuen mende daude) erabili dituzten gazteei zuzenduta dago.


2007ko programan parte hartu zuten 11.327 pertsonetatik, 7.022 emakumeak izan ziren, eta 4.305 gizonak. Adinari dagokionez, honela banatu ziren: 6.866, 26 eta 30 urte artekoak; 2.970, 21 eta 25 urte artekoak; eta 1.491, 15 eta 20 urte artekoak. Gazteen jatorriari dagokionez, berriz, 7.363 Iruñea ingurukoak ziren, 1.812 Erriberakoak, 680 Erribera Garaikoak, 566 Lizarrerrikoak, 566 Iparraldekoak, eta 340 Erdialdekoak.


Trebakuntzari dagokionez, honela banatuta zeuden: 2.994 gazte diplomadunak edo lizentziadunak ziren, 2.480 gaztek goi mailako ikasketak zituzten; 1.932k lehen mailakoi kasketak edo homologatu gabeak zituzten, 1.737k erdi mailakoi kasketak, 1.270ek DBH, eta 914k Batxilergoa. Lan egoerari dagokionez, 4.871 langabeak ziren, 4.078 lanpostu hobe baten bila zebiltzan, eta 2.378 lanean ari ziren.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa