(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1.824.798 euroko inbertsioa egin du, Gazteluko Santa Maria Jus zaharberritzeko ostirala, 2008.eko apirilak 25

Corpas kontseilariak eta Kulturaren zuzendari nagusia Lizarran izan dira, gaur eguerdian, eliza erromanikoa ikusten


Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria eta Pedro Luis Lozano Úriz Kulturaren zuzendari nagusia Lizarran izan dira, gaur goizean, Gazteluko Santa Maria Jus eliza ikusten. Nafarroako Gobernuak Donejakue bideko eliza erromanikoa zaharberritu du, 1.824.798,33 euroko inbertsioarekin.


Era berean, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Gazteluko Santa Maria Jus elizan erromanikoari buruzko erakusketa iraunkor bat ezar dadin sustatu du. Erakusketaren kudeaketari dagokionez, Lizarrako Donejakue Bidearen Adiskideen Elkartearekin hitzarmena sinatuko dute.


Eliza Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzarena da, eta 1983ko azaroan, monumentu historiko-artistiko izendatu zuten. Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeari jarraiki, Gazteluko Santa Maria Jus Interes Kulturaleko Ondasuna da, monumentuen kategorian.


Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 44/2008 Ebazpenaren bidez, eliza doan ematea onartu zuten, eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuari atxiki zitzaion. Horretarako, honako baldintza hauek jarri zituzten: herritarrek eliza bisitatu ahal izatea eta bertan erromanikoko Nafarroari buruzko erakusketa iraunkor bat antolatzea (Departamentuak egin eta antolatutako erakusketa).


Santa Maria Jus elizak abside erromanikoa du. Habearte bakarrekoa da, eta pilastra erromanikoen bidez bereizita dauden hiru tarte ditu, gurutzeriazko ganga sendoekin. Kanpoaldean, inguruko paretak harlanduzkoak dira, eta 1,60 metroko zabalera dute, batez beste. Paretak indartuta daude, barruko tarteak seinalatzen dituzten kontrahormen bidez. Mendebaldeko aurrealdeko atelada barrokoa da, XVIII. mendeko bigarren erdialdekoa. Kanpandorrea ere garai horretakoa da. Lau angelukoa da, adreiluzkoa, eta harrizko erlaitza du, molduraduna.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa