(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langile autonomoei sostengua emateko "Nafarroa Autonomoa" Planean talde hori sustatu eta sostengua emateko ekimenak bildu dituzte ostirala, 2008.eko apirilak 25

Guztira 51 neurri bildu dituzte Planean, norberaren konturako ekimenak errazteko, ekintzailetza espiritua bultzatzeko, trebakuntza sustatzeko, eta aholkularitza espezializatua eskaintzeko


. Nafarroako Gobernuak, joan den astelehenean, langile autonomoei sostengua emateko "Nafarroa Autonomoa" Plana onartu zuen, eta bertan, talde hori sustatu eta sostengua emateko ekimenak bildu dituzte. Aipaturiko ekimenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bultzatu ditu.


Langile autonomotzat hartzen dira honako hauek: pertsonalki, zuzenean, norberaren kontura, beste batzuen zuzendaritzaren eta antolakuntzaren esparrutik kanpo, eta irabazi asmoarekin jarduera ekonomiko edo profesionalak egin ohi dituzten pertsona fisikoak, besteren konturako lanpostuak sortu ala ez. Langile autonomoek garrantzizko aberastasun iturria osatzen dute Nafarroan; izan ere, Foru Komunitatean 59.000 bat pertsona jarduten dira autonomo gisa, eta horietatik 44.000 Langile Autonomoen Erregimen Berezian izena emanda daude, Gizarte Segurantzan.


Hasieran, autoenplegua edo lan autonomoa etekin eta tamaina txikiko jarduerekin lotuta egoten zen, sarritan. Gaur egun, ordea, egoera hori aldatu egin da, eta lan autonomoa balio erantsi handiko jarduerekin lotuta dago, antolakuntzako garapen berrien eta informazioaren gizartearen hedapenaren ondorioz. Hartara, pertsona askok jarduera ekonomiko edo profesionalak abiatzeko eta nork bere erabakiak hartzeko aukera balioetsi eta autonomo izatea hautatzen dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa